Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea


Euskadiko berrikuntza estrategia hertsiki loturik dago Europako zuzentarauekin. Ikusirik Europak bultzada bat eman diola espezializazio adimendunerako ikerkuntza eta berrikuntzari, ikusirik baita ere abian dela Horizontea 2020 programa europar berria eta Euskal Politika Zientifiko Teknologikoak lortu duen heldutasun-maila, Eusko Jaurlaritzak 2020ko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean jasotako estrategia bat sustatu du gure enpresa eta eragile ekonomikoek etorkizuneko etapa berri bati ekin diezaioten, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseiluak onartutako estrategiari jarraiki.

 

Hala, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako estrategia berri bat diseinatu da Euskadin (ZTBP 2020), ekarpen handiagoa egiteko ekonomiaren eta gizartearen sektore desberdinei eta baliabideak kontzentratzeko Euskadin dauden eta egon daitezkeen produkzio-gaitasunekin sinergia argiak dituzten ikerkuntza-arloetan (RIS3 estrategia).

 

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea berrantolatzea, antolatzea eta eguneratzea da estrategia berri hori zabaltzeko palanka nagusietako bat. Prozesu horren helburua, jasotako esperientzian oinarrituta, eragile bakoitzaren helburuak eta posizionamendua definitzea da, I+G+Bko balio-kateko espezializazioaren, bikaintasunaren eta egoeraren arabera. Hori guztia Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileen emaitzetako efizientzia eta orientazioa handitzeko eta EAEko produkzio-sareari eta sare sozialari egin diezaiokeen ekarpena hobetzeko helburuarekin, lankidetzaren eta osagarritasunaren bidez.

 

Aurreko guztia kontuan izanik, beharrezkotzat jo da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen antolamendu berria arautzea, hau da, eragileen tipologiak definitzea eta Sare horretako Eragileen Erregistro Publiko berri bat osatzea. (109/2015 DEKRETUA, ekainaren 23koa).

 

registro-logo-RCVTI

 

Zientziako, Teknologiako eta Berrikuntzako Euskal Sareko Agente bezala egiaztapenerako eskaera.

Aurkitu erosotasun osoz Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak, jarduera irizpide hauen arabera ordenatuta: jarduera, ikerketa-eremua eta aplikazio-esparrua.

 

Bilaketak Eragileen Erregistroan.

ZTBESen akreditazio eskaerak aurkezteko prozesua guztiz telematikoa da, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren web orriaren bidez egiten da.

 
Azken ordukoa!
Nuestros contenidos de
Teknologia