Enterprise Europe Network Zerbitzu Sarea


spri_tecnologia_enterprise_europe_network
spri_tecnología_banner_eenbasque
 
Enterprise Europe Network sareak lagundu egiten du enpresa edo teknologia arloko lankidetza ekimenak aurrera eramaten, berrikuntza arloko aholkularitza lortzen eta arrisku-finantzaketa eskuratzen. Enpresa sare osoari eskaintzen zaion aukera-transmisiorako kate bat da, Europar Batasunaren ekintza-programen eta finantzaketa lerroen markoan gauzatua eta “leihatila bakarra” printzipioan oinarritua. Bere fokoa gehienbat enpresa txiki-ertainetara zuzendua dago, hala berrietara nola lehendik daudenetara. Horrez gain, laguntza ematen die enpresa handiagoei, teknologi zentroei, izaera teknologikoko enpresei eta berrikuntza garatzen espezializatutako erakundeei.
 
 

Informazioko, Enpresa-Lankidetzako eta Nazioartekotze arloko Zerbitzuak

ETEentzako informazioa funtsezkoa da beren lehiakortasuna handitzeko. EnterpriseEurope Network sarearen zeregin nagusia da enpresen eskura jartzea beren jarduerarekin zerikusia duten arlo guztien inguruko informazioa eta aholkularitza:
Sareko kideek bitartekaritza ekitaldi eta misioak antolatzen dituzte aldiro tokiko ETEentzat Europako leku askotan eta Europatik kanpo. Beren bezeroen interes zehatzei erantzunez, beren logistikaz arduratzen dira: batzarrak antolatzen dituzte, lokalak eskuratzen eta bidaiak eta ostatua prestatzen, enpresen arteko eta teknologia arloko lankidetza prozesua ondo gauzatu dadin.
 
 

Informazio eta Laguntza Zerbitzuak Jakintza, Teknologia eta Berrikuntzaren transferentziarako

Jakintza eta teknologia nazioarteko merkatura zuzendutako produktu berritzaile bihurtzea da Europako ETEen garapen sostengarriaren giltzarria.
Sareak lagundu egin dezake enpresa-bazkideak aurkitzen eta mugaz gaindiko enpresa eta tenkologia-lankidetza garatzen enpresa eta ikerketa institutuen artean, baina ezin diezaieke lagundu beren produktu eta zerbitzuak saltzen.
Sareko kideek aholku eman dezakete jabetza intelektualeko eskubideei buruz orohar. Gai konplexuagoak ukitzen direnean, beste aditu batzuengana jotzea proposatuko dute, hala nola jabetza intelektualeko eskubideen gaineko laguntza zentrora (www.ipr-helpdesk.org) eta patenteetan espezializatutako abokatuengana. Lan metodo berdina erabiltzen da teknologia-transferentziaren inguruko gai juridiko eta kontraktual guztietan.
 
 

Informazio eta Laguntza Zerbitzuak ETEek Europako I+G-ko Programetan parte hartzeko

EEN sareak proposatzen dituen ekintzek espresuki bilatzen dute ETEak Europako ikerketa eta I+G+b-ko programetan inplikatzea, informazio kanalak garatuz eta kanal horien osagarri laguntza-zerbitzu multzo bat eskainiz tokiko informazio ekintza eta mintegien bitartez:
Sareak laguntza eta aholkularitza eskaintzen die finantzaketa eta arrisku-kapitaleko laguntza bilatzen duten enpresei, errazago parte har dezaten EBko programetan, bereziki ETEei zuzendutakoetan, baina enpresei zuzeneko finantzaketarik eman gabe. Orobat lagundu diezaieke etekina ateratzen Europako IDT proiektuen emaitzei.

 
Azken ordukoa!