Berrikuntza eta Teknologia


spri_tecnologia_enterprise_europe_network

Eskualde baten garapen sozio-ekonomikoa bultzatzeko modu onenetako bat da jakintza berria eta azken belaunaldiko teknologiak transferitzea bertako enpresetara, bide horretatik beren bilakaera bultzatzeko eta produktu eta zerbitzu berriak sorrarazteko.

B-EEN sarea printzipio horrekin konprometituta dago eta euskal enpresak etengabeko modernizazio prozesura bultzatzen ditu, zerbitzu multzo bat eskainiz berrikuntza sustatzeko, Sareko kide diren herrialdeetako enpresek garatutako teknologien zabalkundea eginez eta Euskadiko enpresek garatutako teknologiak Europako beren enpresa kideei helaraziz.

Hala, Basque-EEN sareak konpromisoa hartzen du Euskadin sortutako teknologia eta I+G-ko prozesuak kanpoan sustatzeko.
 
 

Aurkezpena

Jakintza eta teknologia nazioarteko merkatura zuzendutako produktu berritzaile bihurtzea da Europako ETEen garapen sostengarriaren giltzarria.

Hauek dira, beraz, gure helburu nagusiak:
 Berrikuntza mota guztiak sustatzea, ikerketa eta berrikuntza elkarrekin lotu eta batzeko tresna bihurtuz.
 Eskura jartzea berrikuntza bultzatzeko zerbitzuak, esaterako jabetza intelektualeko eskubidearen kudeaketa, eta, bereziki, teknologia sortzen eta eskatzen dutenen arteko nazioarteko transferentzia.
 Sareko kide diren herrialdeetan sortutako teknologiak zabaltzea.
 Euskadin sortzen den teknologia eta bertan egiten diren I+G proiektuen emaitzak kanpoan sustatzea.
  Zerbitzu aurreratuak eskaintzea ETE oso berritzaileei.
 
Laburtuz, eskaintzen diren zerbitzuak 6 ataletan banatu daitezke:

1. Informazioa eta harremanak
 Bisitak enpresetara eta diagnostiko teknologikoa
 Berrikuntzari eta jabetza intelektualari buruzko mintegi eta jardunaldiak

2. Eskaintza eta eskabide teknologikoen identifikazioa
 Eskaintza eta eskaera teknologikoak lehenetsi
 Horiek dokumentatu, sustatuak izateko

3. Eskaintza eta eskaera teknologikoak sustatu
 Alerta eta zaintza zerbitzua
 Teknologia transferentziako ekitaldiak – BrokerageEvents
 Talde sektorialak
 Informazio buletinak

4. Aholkularitza
 Jabetza intelektuala/industriala
 Berrikuntzaren finantzaketa

5. Laguntza negoziazio prozesuan

6. Zerbitzu aurreratuak ETE oso berritzaileentzat (HORIZONTE 2020)
 ETEetako berrikuntzaren kudeaketa hobetu (EIMC)
 Laguntza zerbitzuak proiektuen onuradunentzat ETE tresnan (KAM)
 
 

Teknologiaren transferentzia

B-EEN sareak daukan aplikazio informatikoaren atalak, Teknologiaren Transferentzia Prozesuak ahalbidetzera bideratuak:

TEKNOLOGIA ESKAINTZAK
Orri honetan jasota daude EEN sarean euskal enpresentzat indarrean dauden teknologia-eskaintza guztiak. Bilaketak teknologia-sektoreka egin daitezke.

TEKNOLOGIA ESKAERAK
Orri honetan jasota daude EEN sarean euskal enpresentzat indarrean dauden teknologia-eskaintza guztiak. Teknologiako sektore jakin batean interesatua bazaude, dagokion izenburuan sakatuta sektore horri dagozkion eskaerak agertuko zaizkizu.

AUKERATUTAKO TEKNOLOGIEN ESKAINTZAK (Teknologia-eskaintzen aukeraketa)
Atal honetan agertzen dira EEN sarera jasotako azken teknologia eskaintzak. Teknologiako sektore jakin batean interesatua bazaude, dagokion izenburuan sakatuta sektore horri dagozkion eskaerak agertuko zaizkizu.

AUKERATUTAKO TEKNOLOGIEN ESKAINTZAK (Teknologia-eskaintzen aukeraketa)
Atal honetan agertzen dira EEN sarera jasotako azken teknologia eskaintzak. Teknologiako sektore jakin batean interesatua bazaude, dagokion izenburuan sakatuta sektore horri dagozkion eskaerak agertuko zaizkizu.

TEKNOLOGIA-BILATZAILEA
Tresna honek lagundu egiten dio euskal enpresari nahi duen teknologia aurkitzen EEN sarean argitaratutako teknologiako eskaera eta eskaintza guztien artean, bilaketa-eremuak mugatuz eta enpresaren beharrizanei hobekien egokitzen zaizkien profilak aukeratuz.

TEKNOLOGIEN JARRAIPENA ETA DETEKZIOA
Aukera ematen dio euskal enpresari berrikuntza, zientzia eta teknologia eraldaketako korronte berrien ezaguera izateko. Hemendik informazioa jaso ahal izango du teknologia eskuratu eta transmititu nahi duten enpresen proposamenei buruz; orobat, posible izango du interesatzen zaizkion gaiei buruzko zaintza eta jarraipen teknologikoa egitea.

TEKNOLOGIA TRANSFERENTZIAKO TOPAKETAK
BrokerageEvent bat enpresa arteko topaketa bat da, zeinetan enpresek binakako bilerak egiten dituzten teknologia nahiz jakintza trukatzeko akordioak lortzeko. Eskuarki, nazioarteko azoka edo konferentzia espezializatuen barruan egiten dira.

TEKNOLOGIEN ARGITALPENA

 
 

Servicios añadidos

GRUPOS SECTORIALES
Son Grupos de Interés Especial formados por distintos Consorcios de la Red que centran sus esfuerzos en sectores de importancia en sus respectivas regiones.
 Su objetivo es buscar metodologías y estrategias que mejoren la transferencia de tecnología, tomando como partida el sector.
 Cada miembro realiza y comparte con el Grupo un informe sobre la situación del sector en su región.
 Se debaten los problemas y oportunidades del sector y se transmiten a nivel local.
 Se coordinan y apoyan actividades conjuntas como Brokerage Events.
 
GRUPOS ACTIVOS:
• Aeronautics and Space
• Agrofood
• Automotive, Transport and Logistics
• BioChemTech
• Creative industries
• Environment
• Healthcare
• ICT Industry and Services
• Intelligent Energy
• Maritime Industry and Services
• Materials
• Nano- and Microtechnologies
• Services and Retail
• Sustainable Construction
• Textile & Fashion
• Tourism and Cultural Heritage
• Woman Entrepreneurship

 
Azken ordukoa!