Teknologia


Enpresetan jakintza edo teknologia sistematikoki txertatzen laguntzeko ekintza eta tresnen multzoa da teknologi berrikuntza. Beste batzuengandik bereizten laguntzen dio enpresari eta lehiakor izateko funtsezko faktorea da.

 

Euskadiko berrikuntza sistema da bere lehiakortasunaren oinarrizko zutabeetako bat. Euskadiko enpresa-sarearen gaitasun berritzailea I+G-ko jardueretan duen parte-hartze maila altuagatik nabarmentzen da. Hain zuzen, ikerlarien %67k lan egiten du sareko erakundeetan, eta I+G-ko gastuaren %75,4 exekutatzen dute.

 

Hori guztia posible izan da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Politiketan planifikatutako estrategia garatu delako Eusko Jaurlaritzak I+G-n egin duen etengabeko inbertsioaren bidez, zeina mantendu egin baita gaur egun bizi dugun aurrekontu murrizketak gorabehera.

 

Teknologi Berrikuntzaren arloan Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Politikaren programen eta laguntza zein sustapen tresnen ezarpena kudeatzen dugu. Arlo honetan kudeatzen diren tresna eta programek helburutzat dute Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistema indartzea. Horretarako, laguntza eta zerbitzuak diseinatzen ditugu lagungarri izan daitezen Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sarean integratutako Ikerketa Erakundeek garatzen duten Ikerketa Estrategikoarentzat eta baita ere euskal enpresentzat, enpresa ekimen berriak eta I+G-ko produktu berriak garatu ditzaten.

 

Teknologi Berrikuntzaren arloan Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Politikaren programen eta laguntza zein sustapen tresnen ezarpena kudeatzen dugu. I+G+B-ri ematen diogun laguntza zerbitzu hauekin osatzen da:

 

I+G-ko jarduera proiektuen ebaluaketa zerbitzuak eta txosten fiskalak egiten ditugu kenkariak aplikatzeko sozietateen gaineko zergan.

 

Informazio eta aholkularitza zerbitzuak eskaintzen ditugu Europako politikei eta negozio aukerei buruz eta teknologia transferentziari eta I+G+B finantzatzeko Europako programei buruz, SPRIk bere gain hartzen duelarik Europako Batzordeak martxan jarritako Enterprise Europe Network Sarearen euskal partzuergoko lidergoa.

 

 
Azken ordukoa!