EuskalHack Security Congress ekitaldiak Donostian bilduko ditu nazioarteko hacker ezagunenak

2017ko Ekaina 06,

EuskalHack_Security_Congress
(Español) El congreso EuskalHack el pasado año.[:eu[EuskalHack congresua, azken urteotan.

Hemen dugu aurten ere Hacking etikoari buruzko Euskadiko kongresu handiena, segurtasun digitalaren inguruko hitzaldi berritzaileenekin. EuskalHack Security Congress ekitaldiak Donostian bilduko ditu ekainaren 23 eta 24an hacker eta segurtasun informatikoaren arloko aditu ospetsuenetako batzuk. Kongresu hori SPRI Taldearen babesarekin antolatzen da.

 

Bigarren edizio honetako gai anitzen eta kontzeptu proben artean, aipatzekoak dira alderantzizko ingeniaritzako azken ikerketak, gai direnak kinka larrian jartzeko sistema operatibo berrienak, hizpide hartuko da orobat kutxazain automatikoak (ATM) malware espezifiko batekin infektatzeko joera gero eta handiagoa eta dispositibo konektatuetan kolektiboki kontrolatzeko aurkitu diren ahuluneak.

 

Era berean, hezkuntza arloko hainbat ekimenen berri emango da, hala nola HIDIOT, kreditu txartel baten tamainako ordenagailu bat, xafla elektronikoan oinarritua, zeinari esker edozein adinetako pertsonek zirkuituen diseinuari eta programazioari buruz ikasi ahal izango baitute aurretiazko ezagutzarik gabe.

 

Eduki eskaintza handiagoa ahalbidetzeko, beti ere kalitateari eutsiz, aurten kongresua luzeagoa izango da eta nazioarteko hizlari gehiagok parte hartuko dute. Hala, hacker komunitateak darabiltzan puntako teknikei buruzko 15 hitzaldi baino gehiago emango dira.

 

Irabazi asmorik gabeko Euskal Hack elkarteak antolatzen du ekitaldia, bere helburu garrantzitsuenetako bat baita ezagutza zabaltzea. Kongresu hori ingurune paregabea da segurtasun digitalean interesatutako beste pertsona batzuk ezagutzeko, bai Networking saioetan eta bai senidetze otorduetan (sarreraren prezioan sartuta daudenak).

 

Argi dago gizarteak gero eta garrantzi handiagoa ematen diola pribatutasuna eta segurtasuna bermatzeari teknologiak eta Internet erabiltzean; bestalde, enpresak eta erakundeak ahalegin handia egiten ari dira zerbitzu gero eta seguruagoak saltzeko eta eskaintzeko. Beraz, interesgarria da aukera ematea segurtasuna ezagutzeko ikuspegi ez komertzial batetik eta  gai horretan aditua den kolektibo baten eskutik.

 

Ekitaldiko antolatzaileek eduki dibulgatiboak eskaini nahi dituzte, azalpenak giro atseginean eskainiz. Hizlariak eta hitzaldiak aukeratzean kontu handiz zaindu dira xehetasun guztiak, eta oreka bat bilatu nahi izan da ezagutza zabalkundearen eta entretenimenduaren artean. Horregatik, gai honetan interesatuta egonez gero, animatu parte hartzera eta gozatzera.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke