Ekainaren 12an hasiko da zabaltzen Bilbo eta AEBak lotuko dituen zuntzezko kablea

2017ko Maiatza 27,

cable submarino

Ekainaren 12an hasiko da zabaltzen Marea izeneko urpeko telekomunikazio kablea, Bilbo eta Estatu Batuak lotuko dituena. Telefónica, Microsoft eta Facebook enpresek bultzatutako zuntz optikozko azpiegitura berri hori Sopelako hondartzatik abiatuko da Virginia Beach hondartzaraino.

 

Urpeko lehen telekomunikazio kablea 1852an zabaldu zenetik, gero eta sarriago ikusten ditugu gure itsasoetan mota horretako azpiegiturak, gizakiak gizakiarentzat eginak eta inguru horietako fauna eta florarekin batera bizi direnak. Gaur egun 1.000 miloi metro kabletik gora dago zabalduta itsas hondo osoan.

 

Bilbo denez Erresuma Batura (eta zeharka Estatu Batuetara) doazen dei eta Interneteko eskaera guztiak kanalizatzeko guneetako bat, konexio hobea dago Espainia osoan Sareen Sarera sartzeko eta, horrezaz gain, industria gorakor bat ari da sortzen Euskadin konexio horren inguruan. Horren adibide dugu Sarenet, zuntz, voIP eta cloud konektagarritasun konponbideen hornitzailea, zeinaren abantaila komertzialetako bat baita atzerrirako komunikazioen latentzia baxua.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke