Estrategia


Une honetan, nano-teknologiak garatu eta euskal industrietan ezartzeko prozesua Basque Industry 4.0 – Fabrikazio Aurreratuko Estrategiaren bitartez gauzatzen ari da. Nano-teknologiak funtsezko teknologia bideratzaileetako batzuk dira (KET direlakoak), eta ekarpen zuzena egiten diote Fabrikazio Aurreratuko estrategiaren helburu nagusiari: balio erantsi handiagoa ematea euskal industriaren produktu eta prozesuei.

 

Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailak laguntza jarraikia eman die euskal enpresei mikro- eta nano-teknologiak barneratzeko, eta horretarako baliatu du Nanobasque Estrategia (2008-2015), helburutzat hartuz jarduera ekonomikoko sektore nagusien lehiakortasuna hobetzea eta gure industria-sarearen dibertsifikazioa sustatzea.

 

Estrategia hori gauzatzeko 3 ardatz integratzaile hartu dira oinarri: enpresen garapena, ezagutza sortzea eta dinamizazioa.

 

mapa

 

Iragan urte hauetan 200dik gora euskal enpresa hasi dira mikro/nano-teknologia jarduerak garatzen. Mikro/nano-teknologien izaera transbertsala ikusten da jakinik Euskadiko 15 produkzio-sektoretako enpresetan aurkitzen dela jarduera hori.

 

Direktorioa

 

Ezagutza ZTBESeko eragile desberdinen bitartez sortzen da, hau da

AERNNOVA ANTEC, S.A. ARCELOR MITTAL BIOLAN MICROBIOSENSORES BTI ZAREL BOBINADOS CARBUROS MÉTALICOS CEGASA INTERNACIONAL CROMODURO CORPORACIÓN DMP - Desarrollos Mecánicos de Precisión, S.L. DRO BIOSYSTEMS ELESA TRANSFORMADORES FMD - Fabricación Metales Duros FAGOR AUTOMOTION FARSENS SOLUTIONS FPK FUNDICIONES URBINA, S.A. GOIZPER S.COOP ARTECHE HERDIT HISTOCELL IKERLAT POLYMERS IKOR SISTEMAS ELECTRÓNICOS, S.A. IKUSI INLINE MICROSYSTEMS IRURENA INDUSTRIAS QUÍMICAS IR INDUMETAL INAUXA PINTURAS EGA INKOA KENDU KHEGAL AERONÁUTICA KRAFFT LABORATORIUM SANITATIS, S.L. LIFENOVA BIOMEDICAL LIKUID MAIER MARISKONE MATRICI METALESTALKI MASER MIM-TECH ALFA MICROLIQUID MIDATECH MONDRAGÓN ASSEMBLY NATURGAS ENERGÍA NORAYBIO NECO OASA TRANSFORMADORES OIARSO ORKLI PROGENIKA REINER MICROTEK INA SENER SENSIA TAMAG IBÉRICA, S.L. TUBOPLAST HISPANIA UNIMETRIK, S.A. UROLA WARTSILA ZIV GRAPHENEA BIOFTALMIK

mapa-empresas-nanotecnologia-vascas

 

Impacto Inpaktua sektore desberdinetan

basque-industry-4.0-impacto-en-sectores-nanotecnologia

 

ZTBESeko eragileek sortzen dute ezagutza

 

 

basque-industry-40-CIC-nanogune

10 ikerketa talde: nanomagnetismoa, nanooptika, automihiztaketa, nanobiomekanika, nanodispositiboak, nanomaterialak, teoria, nanoirudia, nanoingeniaritza eta mikroskopia elektronikoa.

 

basque-industry-40-teknalia-nano

4 ikerketa- eta garapen-arlo: nanomaterialak, nanoteknologian oinarritutako produktuak, eskala anitzeko simulazioa eta nanosegurtasuna.

 

basque-industry-40-ik4

4 ikerketa- eta garapen-arlo: mikro-nanodispositiboak, mikro-nanoingeniaritza, nanomaterialak eta nanoestaldurak.

 

SPRIk dinamizatu ditu eragile horiek guztiak, berebiziko arretaz zainduz nanomaterialek segurtasun, ingurumen eta osasunean eragin ditzaketen zalantzak.

 

Horretarako sortu da EHS Advance, Gaitasun Banatuen Zentroa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean oinarritua eta helburutzat daukana erantzuna ematea nanomaterialek segurtasun, osasun eta ingurumen arloetan sortzen dituzten zalantza guztiei. Ekimen honek bilatzen du, batetik, konponbideak ematea industriari, I+G-ko zentroei eta unibertsitateei, sinergia efektua sortu eta elkarrekin uztartzeko ebaluaketa, analisi eta entsegu gaitasunak, batetik, eta  Euskadin dauden azpiegitura espezifikoak, bestetik; orobat bilatzen du Europan asmo berak dituzten beste organismo batzuekiko harreman sendoa indartzea, nano EHS  KONTSULTARAKO PUNTU BAKAR bihurtuz.

 

EHS Advance zentroak zerbitzu hauek eskaintzen ditu:

  • Toxikologiari eta eko-toxikologiari buruzko azterlanak, analisiak eta entseguak
  • Prozesuetako arrisku ebaluazio eta kontrola
  • Gida metodologikoak ezartzea
  • Prestakuntza
  • Zaintza

 

Une honetan, nano-teknologiak euskal industrian garatu eta ezartzeko prozesua Basque Industry 4.0 – Fabrikazio Aurreratuko Estrategiaren bitartez gauzatzen ari da.

 
 
NanoJob
2017ko Iraila 04, Nano Job berria: "3 POSTDOCTORAL RESEARCHERS" The Nanoscience Cooperative Research Center CIC nanoGUNE, created with the mission of cond...
2017ko Iraila 04, NanoJob berria: "Post-doctoral position in the field of molecular biology" The Nanoscience Cooperative Research Center CIC nanoGUNE (www.nanogune.eu) invites applica...
2017ko Uztaila 06, Graphenea nanoJob berria: "PhD candidate sought" https://www.graphenea.com/blogs/graphene-news/phd-candidate-sought
2017ko Ekaina 30, NanoJob berria: "Projects assistant María de Maeztu" http://www.nanogune.eu/open-positions/op-757-projects-assistant-maria-de-maeztu
2017ko Maiatza 05, Nano Job berria: "PhD on Nanoplasmonics and SERS for medical diagnostics" http://www.nanogune.eu/open-positions/op-740-phd-on-nanoplasmonics-and-sers-for-medical-di...
Sartu SISNano-ra
Erabiltzaile
Pasahitza
 
Azken ordukoa!