Kluster politika


90eko hamarkadan kluster politikak aplikatzen hasi zirenetik sendotu egin da euskal ehun industriala, oso tresna analitiko erabilgarria izan baita ekoizpen jardueren konplexutasunari kohesioa emateko eta jarduera horien eta lurraldearen arteko harremanak errazteko.

 

Eredu horren bilakaeraren ondorioz 22 enpresa-talde sortu dira, Euskadiko  kluster eta aurrekluster sarea osatzen dutenak eta  Ekonomiaren Garapen eta  Lehiakortasun Sailaren Nazioartekotze Zuzendaritzak (EGLS) sustatzen dituenak. Gaur egun  SPRIk koordinatzen ditu  hamabostetik gora kide dituen talde baten bidez, zeinaren egitekoa baita komunikazioa zabalik mantentzea eta  kluster horien ekintza planen jarraipena erraztea.

 

KUDEAKETAKO IKUSPEGI BERRIA

Sortu zirenetik, klusterrak hobekuntza prozesu batean sartuta egon dira, baina orain beren kudeaketa beste esparru batera dago bideratuta: beren ekintza-esparru estrategikoen gaineko ekintza-planak inplementatzeko lankidetza-piramidea pixkanaka garatzera.

 

Beren helburua da beren kideen arteko lankidetza sustatzea kluster bakoitzaren erronka estrategikoei aurre egiterakoan, ETEak indartzera bideratutako  estrategia argi baten barruan.

 

Klusterrek balioa sortzen dute beren ingurunean, lankidetza publiko-pribatuaren bidez beren ekintzak erakundeen politika estrategikoekin lerrokatuz (Industrializazio Plana, Nazioartekotzea, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza, RIS3-Espezializazio Adimentsua, eta abar).

 

EKINTZEN KOKAPENA

Lankidetza-ekintzek  iturburua dute  Klusterraren  Plan Estrategikoaren logikatik  eratortzen den matrizean eta  Eusko Jaurlaritzaren  lehiakortasun eta ekonomia estrategian zehaztutako  Ekintza Estrategikoko Guneetan:

 

Nazioartekotzea

• Enpresei sarbidea emanez  merkatu eta nitxo global berrietara  eta enpresak balio-kate globaletan txertatuz.
• Lankidetzako  ekimen eta  proiektuak  garatu  kluster arteko aukera-esparruetan, hala nola  offshore, hiri adimentsuak, e.a., sarbidea izateko nitxo eta  merkatu global berrietara.
• Laguntza eman kanpoko jarduera eta enpresak, bai eta kluster bakoitzaren balio-kateak osatzen lagunduko duten industria proiektu estrategikoak erakartzeko.

 

Berrikuntza teknologikoa

• Klusterreko enpresen  produktuen  eduki teknologiko eta berritzailea handitu.
• Teknologia konbergenteak aplikatu kluster arteko lankidetza ekimen eta proiektuak  garatzeko.
• ZTBESren eta klusterreko enpresen arteko lankidetza erraztu, teknologia garatzeko eta  transferitzeko proiektu bateratuetan.
• Ingurumen eta  energia arloko sostengarritasuna handitu,  klusterraren balio-kateko eraginkortasuna emendatuz eta baliabideak aurreztuz.
• Manufaktura aurreratuko prozesuak eraldaketa produktiboko kate-begietan txertatu.
• Teknologia  bideratzaile berriak ekoizpen prozesuan eta  produktu bukatuetan  txertatu: EIKTak, BIO, NANO, Energia sostengarria eta ekonomia berdea.

Enpresa berrikuntza

• Jarduera-kate osoak sortzen lagundu, hasi I+G-tik eta merkaturaino..
• Barne ekintzailetzako ekimenak bultzatu klusterreko enpresetan.
• Enpresen dimentsionamendua eta konbergentzia.
• Erraztasunak eman pertsonek enpresan parte har dezaten.
• Negozio eredu berriak garatu eta sarbidea eman kluster arteko aukera-esparru berrietara, elkarrekin konbinatuz lehendik dauden gaitasunak eta  teknologia konbergenteak.
• Finantzaketako tresna espezializatu berriak garatu.
• Kluster ekintzak espezializazio adimentsuko estrategiarekin lerrokatu.
• Berrikuntza ez-teknologikoaren arloko Manufaktura Aurreratuarekin lotutako ekintzak, enpresetarako  EIKT tresnak inplementatzea barne.

 

Michael Porter Basque Cluster Day ekitaldian

Harvard Business School zentroko Bishop William Lawrence Katedrako irakasle eta Harvard Unibertsitateko Estrategia eta Lehiakortasun Institutuko zuzendari Michael Porter-en agurra, eta Euskadiko Kluster ekimenari aitortza jardunaldiaren irekiera ekitaldian.


BASQUE CLUSTER DAY. Sartu bideo eta aurkezpen gustiak.

 
Azken ordukoa!