Energia


energibasque

RIS3 Euskadi espezializazio adimenduneko Energia arloa Energibasque garapen teknologiko industrialeko estrategiaren bitartez inplementatzen da.

 

Estrategia horren helburua da energia sektorearen barruan enpresa eta eragile zientifiko-teknologikoen sare bat sortu eta sendotzea, lagungarri izango dena euskal ekonomiaren espezializazio adimendunerako eta, orobat, aberastasuna, enplegua eta bizi-kalitatea sortzeko Euskadin.

 

Misio hori ikuspegi anbiziotsu batekin osatzen da: “Euskadi erreferentziazko eskualde izan dadila Europan energiaren sektorean duen garapen teknologiko eta industrialagatik ”, eta horretarako hiru helburu globalen inguruan egituratzen da:

 

  • Euskal enpresa trakziogileak erreferente teknologiko bihurtzea beren energia sektoreetan, trakzio indarra eginez balio-kate osoan eta oinarritzat hartuz balio erantsi handiko produktu eta zerbitzuak.
  • Enpresa jarduerak garatzea energia sektoreko arlo gorakor berrietan, zeintzuetan industria-sareak eta eragile zientifiko-teknologikoek lehiakortasun abantailak dituzten eta, beraz, baita ere abiapuntu on bat.
  • Lehenetsitako energia arloetan baliozko konponbideak garatzeko funtsezkoak diren teknologia transbertsalen integrazioa bultzatzea.

 

Energibasque lankidetza publiko-pribatuko espazio batetik inplementatzen ari da, eta Energia Klusterrak zuzentzen du prozesu hori (klusterraren web orrirako esteka). Edukiak garatzeko, EnergiBasque estrategia ondoko hauen inguruan egituratzen da: 7 arlo estrategiko , 2 arlo teknologiko bideratzaile (KET) eta hiru Balio-Kate Berri (BKB), alegia, Smart Grids, Offshore eta Resource Efficient Manufacturing.

 

Arlo estrategikoak

energibasque1
 

Balio-kate berriak

Balio-kate berri horiek sortu dira balio-kate tradizionalak (bai energia sektorekoak, eta bai harekin lotutako beste sektore batzuetakoak) elkarri konektatu ondoren. BKB horiek beren baitan integratzen dituzte linea teknologikoak, jarduera transbertsalak eta ekimen estrategikoak, denak ere interesgarriak hainbat eremutarako eta lagungarriak enpresak negozio-aukera berrietara bideratzeko. Enpresak esatean, batik bat ETEak esan nahi da. Izan ere, ETEek baliabide gutxiago dituzte ikuspegi berriak lantzeko, beren garapen prozesuak ezagutza sortzea eskatzen du enpresen eremu tradizionaletatik harago, eta helburutzat dute merkatu berrietara sartzea eta negozio-eredu berriak sortzea balio-kate desberdinetako antolakundeen artean sistematikoki lankidetzan arituz eta, bide horretatik, ekintzailetza arloko aurkikuntza prozesuak bideratuz.

energibasque2 energibasque3energibasque4

 
Azken ordukoa!
Nuestros contenidos de
Ris3 Euskadi