Symplio eta Sisteplant-ek 4.0 industriarako irtenbideen enpresa bat sortzea adostu dute

2017ko Martxoa 28,

Logo Symplio

Symplio Lifestyle Technologies, Gauzen Internet (IoT) irtenbide teknologikoetan enpresa aitzindariak, eta Sisteplant, ingeniaritza industrialean espezializatutako enpresak, akordioa sinatu dute egoitza Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean izango duen enpresa bat elkarrekin sortzeko, zeinak 4.0 industriako irtenbide teknologikoak sortu eta inplementatuko dituen.

 

Kontzeptu honek fabrikazio adimentsua, besteak beste errealitate areagotuko teknologiaren bitartez lotuta dauden prozesu guztiekin industria digitalizatuaren ikuspegia, Gauzen internet (IoT), adimen artifiziala eta abar hartzen ditu.

 

Elkarte berriak, zeinaren ehuneko 50 Symplio den eta beste 50a Sisteplant, materialen trazabilitatearen eremuan irtenbideak sortzen, plantako segurtasun arloan eta indoor posizionamenduan arituko da, industriara aplikatuta, plantaren barruan objektuak edo pertsonak zehazki kokatzeko.

 

Enpresa berriak eskainiko dituen irtenbideak sektore ugaritan inplementatu ahal izango dira, besteak beste hurrengoetan: altzairutegi eta galdaketa, sektore aeroespaziala, automobilgintza, defentsa, elektronika eta etxetresna elektrikoen sektorea, energia eta ingurumena, industria ekipamendua, farmazia eta biomedikuntza, azpiegitura, higiezin eta instalazioen sektorea, ontzigintza, kimika, retail eta banaketa, edo garraioa eta logistika.

 

Symplio, 2010ean sortu zenetik, negozioei zuzendutako Gauzen Interneterako (IoT) soluzio sendo, eskalagarri eta moduluetan bana daitezkeenak sortzea ahalbidetzen duten zerbitzu eta gailuen arkitekturaren garapenean espezializatu da.

 

Industriako erakunde guztiek aurre egin behar dieten apustu estrategiko garrantzitsuenetako bat bihurtu da eraldaketa digitala. IoT soluzioek erabaki egokiak hartzeko informazioa lortzen laguntzen dute, bezeroarekin harreman zuzenagoa ezartzen, eta gardentasun handiagoa eskaintzen du.

 

Symplio aitzindaria da Espainian Gauzen Internetaren paradigmako produktuen eta zerbitzuen kontzeptuen garapenean. 2010ean sortu zen eta esperientzia luzea dauka teknologia esperimentalak aplikatzean entrenamendu, marketin eta enpresaren arloan negozio-kontzeptu berriak garatzeko.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke