SPRIren Kanpo Sarearen Zerbitzuak


Desberdintasun handiak daude enpresa bakoitzaren nazioartekotze graduen eta faseen artean. SPRIko nazioartekotze arloak, bere Kanpo Sare osoaren laguntzarekin, enpresaren neurriko zerbitzuak eskaintzen ditu atzerrira irteteko prozesu osoan.

 

HASTAPENAK: ZURE ENPRESAK ORAINDIK ESPORTATZEN EZ BADU

Aztertuko dugo zure enpresa esportatzeko prest dagoen, zein den bere benetako potentziala, eta baita ere zeintzuk diren merkatu eta herrialde egokienak beretzat. Prozesuan sortzen diren premiak planteatuko dizkizuegu eta nazioarteko merkatuan jarduera abiarazten lagunduko dizuegu, enpresa bakoitzarentzat eginiko plan erreal eta fidagarri batekin.

 

SENDOTZEA: ESPORTAZIOAK EMENDATZEKO

Jomuga-merkatuetan aldizkako ekintzak egin badituzu eta zure presentzia errotu nahi baduzu, esportazio jarduera sendotzen lagunduko dizugu merkaturatze kanal egonkorrak garatuz. Horretarako, zure negozio ereduari ongien egokitzen zaion enpresa-egitura aurkitzen saiatuko gara.

 

EZARPENA: NAZIOARTEKO POSIZIONAMENDUA

Esportazioak modu jarraitu eta egonkorrean mantentzeko, zure presentzia errotzen lagunduko dizugu merkataritza edo produkzio egiturak sortuz, horiek zehastuko baitute zure enpresaren posizionamendua jomuga-merkatuan.

 
 

Zerbitzuak

MERKATUKO ADIMENA

  • Xede diren merkatuen informazio eta analisia.
  • Produktuaren arantzelen azterketa: inportazioak / exportazioak.
  • Bidaia-agendak prestatzea.
  • Laguntza.
  • Azoketarako laguntza.
  • Erakunde publikoekiko harremanak eta tramiteak.

 

JOMUGA-HERRIALDEKO EGITURA

  • Tokiko bazkideak identifikatzea.
  • Lursailak, pabilioiak, bulegoak, instalazio espezialitzatuak bilatzea.
  • Orientazio Juridikoa eta Fiskala, laguntza publikoak.
  • Aholkularitza jomuga-herrialdeko bankuko kontuak irekitzeko tramiteetan.
  • Laguntza produktua homologazio organismoetan erregistratzeko, Jabetza Intelektual Industriala.
  • Atzerriko giza-baliabideak bilatzea eta lehen aukeraketa egitea.
  • Bulego Birtualaren zerbitzuak.
  • Banatzaileak, eragileak, bezeroak bilatzea.

 

SAREA ZABALTZEKO ZERBITZUAK

  • Tokiko banatzaileen aldi-baterako jarraipena.
  • Hornitzaileak bilatzea.
  • Tokiko enpresei buruzko ikerketak eta txosten komertzialak.
  • Laguntza Esportazio Partzuergoak atzerrian sortzeko.

 

FINANTZAKETA

Laguntza Organismo Multilateralek eginiko lizitazioetan:

  • 1. urratsa: ebaluazioa eta estrategia.
  • 2. urratsa: prospekzioa eta negozio bilaketa.
  • 3. urratsa: merkataritza jarduerarako laguntza.
 
Azken ordukoa!