Multilaterak


Ekimen honek erraztasunak ematen dizkie Euskadiko enpresei nazioarteko proiektu multilateraletan parte har dezaten, eta hartarako, Euskal Autonomia Erkidegoak lehiakortasunaren eta eskualde-garapenaren arloko politika publikoetan duen esperientzia baliatu nahi du.

Ekimen honen bidez, euskal enpresentzako —bereziki, zerbitzu aurreratuen sektorekoentzako— negozio-aukerak sortu nahi dira nazioartean, Euskadik eta bere erakundeek politika publikoen arloan duten izen ona oinarritzat hartuz.



 

Zerbitzuak

EUSKAL ENPRESENTZAT

  • Aukerak atzematea merkatu multilateralaren esparruan.
  • Garapeneko Organismo Multilateralen lizitazioetara aurkezten diren enpresei laguntzea.
  • Garapeneko Organismo Multilateraletara sartzeko kanal bat eskaintzea.
  • Ekimen publiko-pribatuetan parte hartzea.


BESTELAKO ERAKUNDE PUBLIKOENTZAT

  • Azterketa bisitak hartzea.
  • Training-a.
  • Laguntza teknikoa.
  • Mentoring instituzionala.
  • Aliantza instituzionalak.


GARAPENEKO ORGANISMO MULTILATERALENTZAT

  • Nazioarteko sareetan eta jardunaldi tematikoetan parte hartzea.
  • Lankidetza hitzarmen espezifikoak.



 
 

Laguntza Organismo Multilateralen lizitazioetan

I. FASEA – Ebaluazioa eta estrategia:

a) Enpresaren potentziala aztertzea
b) Nazioartekotze Plana egitea
c) Eratorritako proiektuak finantzatzea

II. FASEA – Prospekzioa eta negozio bilaketa

a) Merkatu multilateralen behatokia
b) Tokian bertako ordezkaritza, posizionamendu aktiboa eta aukeren prospekzioa nabarmenduz.

III. FASEA – Merkataritza jarduerarako babesa

a) Bitartekaritza argibide teknikoetarako
b) Eskaintzaren berrikuspen teknikoa
c) Tokiko bazkideak identifikatzea
d)Laguntza tokiko bazkideekin negoziatzeko
e) Laguntza proiektuaren finantzaketa-zikloan, Multilateralen sektore pribatuko leihatilen bidez.
f) Laguntza jarduera egonkorretarako
g) Agendak / Bilerak antolatzea



“2014an 55 laguntza-zerbitzu eman ziren Proiektu Multilateraletan eta Nazioarteko Proiektuetan parte hartzeko”.

 
Azken ordukoa!
Nuestros contenidos de
Nazioartekotzea