Inbertsioak Euskadira Erakarri


Bultzatu egiten ditugu eragin sozial handiko enpresa inbertsioak, teknologikoki aurreratuak eta aberastasuna eta enplegu kualifikatua sortzen dutenak. 70tik gora herrialdetan presentzia duen SPRIko kanpo sarearen laguntzarekin, SPRIko aditu taldeak inbertsio proiektu guztiak identifikatzen eta aztertzen ditu konfidentzialtasun osoz, erantzun integrala eman ahal izateko Euskadin kokatu nah i duten enpresen beharrizan guztiei.

Helburuak

  • Inbertsio berriak, berrinbertsioak eta enpresa hedapenak sustatu Euskadin.
  • Trakzio indarra egingo duten enpresa-jarduera berriak bultzatu, Euskadi balio handiko inbertsioen gune erakarle bihurtzeko.
  • Enpresa inbertsioak indartu, kontuan izanik toki bakoitzeko lehiakortasun inguruneak eta lurralde garapenerako estrategiak.
  • Atzerriko enpresei Euskadiko barne-ekintzailetza proiektuen potentziala aurkeztu.

 

Invest in the Basque Country imagen spri flecha

 
Azken ordukoa!
Nuestros contenidos de
Nazioartekotzea