Zegona funts britainiarra, Euskaltel enpresako bigarren akziodun handiena

2017ko Uztaila 01,

imagenspri_euskaltel

Euskaltel enpresako akziodun batzordeak onartu du Telecable konpainia asturiarra erostea Zegona inbertsio funts britainiarrari. Zegona izango da, horrela,  konpainiako bigarren akziodun handiena. Telecable ez eze, R konpainia galiziarra ere erosiko du Euskaltelek, eta  Espainiaren ipar zonaldeko kable operatzaile handiena bihurtuko da, urtean 700 milioitik gorako fakturazioarekin.

 

Euskaltelek 186,5 milioi euro ordainduko dizkio dirutan Zegonari, eta gainerako 26,8 milioiak jalkiko diren akzio berritan. Zegonak harpidetuko ditu akzio horiek,  bakoitza 9,5 euroko prezioan.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke