Towerbrook funts amerikarra izango da Aernnova euskal konpainiako akziodun nagusia

2017ko Uztaila 01,

spri_tecnologia_aernnova avion beluga 2

Aeronautika sektoreko Aernnova konpainia arabarrak akziodun berriak ditu. Springwater funtsak, kapitalaren %47aren jabea zenak, inbertsio funts iparramerikarrari saldu dio bere partaidetza. Akziodun bihurtuko dira orobat Torreal funtsa (%13,5), Abelló familiarena, eta Peninsula funtsa (%9,5), zeinetan sartuta baitago Endesako presidentea, Borja Prado. Iñaki López Gandásegui konpainiako presidentea buru duen zuzendaritza taldeak enpresa zuzentzen jarraituko du, eta baita ere akziodun izaten (%24). Orobat jarraituko dute beste akziodun minoritario batzuek (%5,5).

Akziodun berrien etorrerak ez du esan nahi enpresaren orientazio estrategikoa aldatuko denik. Une honetan enpresak 690 milioi euro fakturatzen ditu urtean, eta hegazkin fuselajeko zatiak fabrikatzen ditu Embraer, Boeing, Airbus edo Bombardier bezalako konpainientzat. Baditu 4.700 langile, eta produkzio plantak Europan, Estatu Batuetan, Mexikon eta Brasilen.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke