Polypal enpresak Bizkaian izango du Europako egoitza, eta %30 emendatuko du bere produkzioa

2017ko Maiatza 11,

Polypal
Polypal.

Iurretan (Bizkaia) kokatutako Permar, Sistemas de Almacenaje, S.A. euskal enpresak –Ferretera Vizcaina zena- iragarri du aurrerantzean Polypal Storage Systems deituko dela, eta Polypal apalategi eta sistema industrialen mundu mailako fabrikatzaile eta banatzaile esklusiboa izango dela. Marka hori sektoreko liderretako bat da Europan, eta konpainiako iturriek adierazi dutenez,  %30 emendatuko du bere produkzioa.

Iurretako instalazioan kokatuko da enpresaren egoitza zentrala, orain arte Erresuma Batuan zegoena. Euskadiko egoitzatik koordinatuko dira Frantzian, Belgikan, Alemanian eta Holandan kokatutako filialen jarduera guztiak. Enpresako iturriek ez dute adierazi Brexita denik marka europarra kontinentera ekartzeko erabakiaren arrazoia, baina aitortu dute Polypal marka kontinentala dela, taldeak badituelako merkatu britainiarrera esklusiboki bideratutako beste marka batzuk.

 

Enpresak ehun langile inguru ditu Euskadin, baina, zabaltze prozesu honi esker, asmoa du Iurretako fabrikan 20 eta 30 enplegatu gehiago hartzeko.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke