Politika Industriala, Europan aberastasuna sortzeko motorra

2017ko Martxoa 23,

politica industrial jornada (3-2017)
Aitor Cobanera eta Juan Tomás Hernani, ihardunaldian.

Aitor Cobanerak, SPRIko Teknologia eta Berrikuntzako zuzendariak, bere hitzaldian azaldu du Eusko Jaurlaritzak 35 urtez garatutako politika industrialek aberastasuna sortu dutela.

Bilboko kontsul britainiarrak esan du Eusko Jaurlaritzak Euskadin garatutako politika industrialak “eredu ona” direla.

 

Erresuma Batua eta Euskadi bi eredu desberdin dira, baina badute ezaugarri komun bat, politika industrial arrakastatsuak garatu dituztelako eta beren inguruan ekosistema egokiak sortu dituztelako, ekosistema horien bitartez enpresek eboluzionatu eta aberastasuna sortu zezaten. SPRIk (Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren menpeko enpresen garapenerako euskal agentziak) “Politika Industriala: esperientzia eta etorkizuna Erresuma Batuan eta Euskadin” jardunaldia antolatu du Bilboko Bizkaia Plaza eraikinean, Britainia Handiak Madrilen duen enbaxadaren laguntzaz. Ikerketa eta berrikuntza arloetako Erresuma Batuko eta Euskadiko hizlari garrantzitsuenak bildu ziren ekitaldi horretara.

 

Jardunaldian parte hartu zuen Juan Tomás Hernanik, Satlantis enpresako zuzendari nagusiak (gaitasun teknologiko handiko euskal enpresa, gaur egun abangoardiako proiektu aeroespazialak garatzen dituena). Hitzaldi labur baten ostean, testuinguruan kokatu zituen Jaurlaritzak sortu zenetik Euskadin garatu dituen politika industrialak.

 

Aitor Cobanerak, SPRI, S.A.ko Teknologia eta Berrikuntzako zuzendariak, hizpide hartu zituen Eusko Jaurlaritzak 35 urteotan Euskadin garatu dituen Politika Industrialak, “sinetsirik premiazkoak izan direla”, “garapen-ekosistemaren motorra” izan direlako, hasi 80ko hamarkadatik, hots, eraldaketa industrialak markatutako lehen fasetik eta 90eko hamarkadan Klusterrak sortzeraino. Politika horiei orobat gehitu behar zaizkie lehiakortasun kontzeptuaren garapena, egungo RIS3 Espezializazio Adimenduneko estrategia eta fabrikazio aurreratuaren alde eginiko apustua, helburutzat harturik industriaren bitartez sortzea BPGaren %25 baino gehiago.

 

Graham Floater doktorea izan zen bigarren hizlaria, EGC Director and Principal Research Fellow, UK eta London School of Economics and Political Science zentroko irakaslea. Floater-ek azpimarratu zuen Espainiak eta beste hainbat herrialdek saldo positiboa dutela Erresuma Batuarekiko merkataritzan eta “London City”ko bankak inbertsio potentzial handia duela Europako enpresa proiektuetan. Floater jaunak esan zuen Brexit-aren ondoren beharrezkoa dela “Win-Win” harreman-esparru berri bat eraikitzea Europako herrialdeekin, non merkataritza librea izango baita nagusi.

 

José M. Mato doktorea (Professor & Director General at CIC bioGUNE and CIC biomaGUNE) Euskadiko ikerketa aurreratuaren ordezkari aritu zen eta azpimarratu zuen Eusko Jaurlaritzak ekintza eta inbertsio bikainak egin dituela azpiegitura teknologikoak garatzeko, eta faktore hori funtsezkoa izan dela Euskadin bio- edo nano-zientzien arloko enpresa ikerlariak garatzeko. Matok esan zuen RIS3 “norbere aukera” dela, eta ez denborarekin pasatzen den moda bat. Nabarmendu zuen “produkzio zientifikoa” bultzatu behar dela ezagutzaren mugan eta ondorioztatu zuen “ezagutzaren mugan diharduten urre bilatzaileek bakarrik aurkituko dutela urrea”.

 

Johan Hyllner irakasleak (Chief Scientific Officer of the Cell and Gene Therapy Catapult Centre, UK) aurkeztu zuen zientziaren garapenaren arloko Britainia Handiko adibidea. Catapult Centre zientziaren garapeneko munduko zentro garrantzitsuenetakoa da, alegia, berrikuntza zentro baten eredu bikaina, non elkarrekin uztartzen diren enpresa ikerlari aurreratuenei eskaintzen dizkien zerbitzuak eta Britainia Handiko unibertsitate ospetsuenetako ikerketa-zentroekin dituen loturak. Hori guztia “Katapulta Estrategiari” esker lortu da, zeinaren bidez posible baita oinarrizko zientzia produktu industrial bihurtzea, “behin betiko itxiz ikerketaren eta erosketaren arteko etena”.

 

Hitzaldien ostean, Hernanik moderatzaile-lana egin zuen mahai-inguru aberats eta bizi bat eskainiz, 80ko hamarkadako industria ministro baten esaldi lapidario honen harira: “existitzen ez dena da politika industrial onena”. Hau da, bertaratu guztien ondorioen antitesia, zeintzuek defendatu zuten azpiegiturak sortu behar direla inbertsio publikoaren bidez, beren ustez inbertsio publikoak direlako epe luzeko funtsezko giltzarria enpresen garapenerako baldintzak hobetzeko.

 

Bilboko kontsul britainiarrak itxi zuen ekitaldia, zorionak emanez Jaurlaritzari garatutako politika industrialengatik: “beharrezkoa da Euskadirena bezalako estrategia industrial bat izatea, garapen eredu ona delako”.

 

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke