Pasabanek bi paper ebakitzaile fabrikatu ditu Indiako konpainia batentzat

2017ko Urria 02,

Indiako konpainiak KB 1900 modeloko ebakitzaile bat eta Compact CX145 bat erosi ditu

Indiako enpresak, ekipoak erosita paper-produkzioko kalitatezko erreferente bihurtu gura du bere burua

 

Tolosan egoitza duen Pasaban enpresa gipuzkoarrak, asiar merkatuan duen presentzia areagotzen jarraitzen du. Oraingo honetan, euskal konpainiak, bi paper ebakitzaile berri fabrikatu ditu Indiako Naini Group fabrikatzailearentzat.

 

Zehatz- mehatz, Indiako konpainiak KB 1900 modeloko ebakitzaile bat eta Compact CX145 bat erosi ditu. Bi ekipoak, idazketarako eta inprimatzerako paperera eta bolumen handiko eta gramatze arineko paperera bideratuta daude.

 

Euskal enpresaren KB ebakitzaileak, malgutasun handia, ekoizpen errekerimendu handiak eta azken produktuaren kalitate ezin hobea exijitzen duten bihurketa instalazioetan, paper-fabriketako akabera gelatan eta paper- edo kartoi- fabriketan inplementatzeko diseinatuta daude.

 

Beste aldetik, Compact C145 ebakitze ekipoa, bezero bakoitzaren ekoizpen beharrak asetzeko asmoz, aukera sorta zabal bat inplementatzeko beta luzatzen duen sistema modular bat eskaintzera bideratuta dago.

 

Euskal enpresak komunikatu baten bitartez azaltzen duen bezala, proiektu hau, kalitatearen erreferente gisa bezeroei kokatzen lagunduko dieten produktu pertsonalizatuak eskaintzeko apustuaren testuinguruan kokatzen da.

 

Ebakitzaile berriak, orain dela lau urte, Pasabanek, Naini Tissues eta Naini Papers instalazioetan ekoiztutako paperari kalitatezko akabera eskaintze aldera, Naini Group-entzat fabrikatutako ebakitze ekipora gehitzen zaizkio.

 

 

 

Pasaban enpresaren aurkezpen bideoa


Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke