Hego Karolina, AEBetara sartzeko atea. Jardunaldiaren aurkezpenak

2017ko Apirila 11,


Hego Karolina eremu bereziki erakargarria da euskal enpresentzat. AEBetako automozio sektoreko esportatzaile handiena da, hots, Euskadiko sektore industrial indartsuenetako batena

SPRI Taldeak antolatutako jardunaldi batean azaldu dira euskal enpresek Ipar Amerikako estatu horretan ezartzeko dauzkaten aukerak.

Argitalpenak

bolo-presentaciones Aurkitu eta deskargatu espazio honetan, istant batean, jardunaldiko aurkezpen guztiak.
slide share basque industry 2017ko maiatzaren 12tik aurrera, gure slideshare kanalean ikusi ahal izango dira.

 


Programa

Sérgio Domingues, Hego Karolinako Merkataritza Saileko Nazioartekotze arloko zuzendaria Europako Bulegoan

Sarrera

Sergio Dominguesek, Hego Karolinak Europan duen ordezkariak, azpimarratu du Estatu hori toki onean dagoela, Miami eta New York artean. Dominguesek jakinarazi du atzerriko 1.200dik gora enpresa daudela Hego Karolinan, eta bertako jendeak “AEBetako beste toki batzuetan baino eros-ahalmen handiagoa duela”. Esan du laguntza programa espezifiko bat daukala bertan ezarri nahi duten konpainia txikientzat, eta programa horrek kosturik gabe finantzatzen diela lokala, langileak edota bezeroak eta hornitzaileak bilatzeko prozesua


PDF


Aimee Reddick, Nazioartekotze Arloko zuzendaria, Upstate South Carolina Alliance eta Heather Jones, CEO-Greenwood Partnership Alliance

Upstate South Carolina Alliance Presentation. Support from-Greenwood County

Haiek azpimarratu dute eremu horretan kontzentratzen dela industria astuna eta automozioa, eta gaur egun atzerriko 540 konpainia baino gehiago daudela bertan. “Badira automozio sektoreko 150etik gora enpresa, eta sektoreko AEBetako esportatzaile handiena da”, azpimarratu du. Gainera, aeronautika sektorean 200 konpainia baino gehiago daude


PDF


Bruno Calvo Rodríguez, Erlazio instituzionalak, GESTAMP TALDEA

Enpresen esperientzia

Calvok azpimarratu du “leku aparta dela automozioaren sektorerako, badituelako eskulan kualifikatua eta azpiegitura-sare zabala”. Izan ere, Estatu mailako laugarren autobide-sare handiena dauka


PDF

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke