Ferrari, Audi eta Cie Automotive daude Ingemat enpresaren bezeroen artean

2017ko Maiatza 08,

ngemat director general
Adolfo del Campo, Ingemateko zuzendaria.

Ingemat ingeniaritza bizkaitarrak aurreikusi duenez, bere fakturazioa %20 haziko da aurten eta 25 milioiraino iritsiko da. Empresa XXI aldizkariaren arabera, automobil sektorearen bilakaera ona eta bere teknologiaren fidagarritasuna dela medio, enpresak proiektu berriak eskuratu ditu mundu osoan erreferentziazkoak diren bezero berrientzat, hala nola, Cie Automotive, Ferrari eta Audirentzat.

Bestalde, berrikuntzaren arloan, Eusko Jaurlaritzaren laguntza jasoko du hiru Hazitek planen bitartez, zeintzuen bidez garatuko baititu sorkuntza birtualeko sistemak  eta zerbitzu-lineek sortutako informazio guztia atzeman, transmititu eta aztertzeko sistemak.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke