Eusko Jaurlaritzak AMPO enpresaren fabrika berriaren inaugurazioan parte hartu du gaur Indian

2017ko Ekaina 06,


SPRI Taldeko zuzendari nagusi Alex Arriolak parte hartu du gaur, Eusko Jaurlaritzaren ordezkari, ariko dira Ampo Poyam Valves kooperatiba gipuzkoarrak Coimbatore hirian, hegoaldeko Tamil Nadu Estatuan, eraiki duen fabrika berriaren inaugurazioan. Euskal kooperatiba hori balio teknologiko handiko balbulen diseinuan eta fabrikazioan espezializatuta dago eta 72 hatzbeterainoko balbulak ekoitziko ditu fabrika berri horretan.

 

Ampo Poyam Valves kooperatiba gipuzkoarra balio teknologiko handiko balbulen diseinuan eta fabrikazioan espezializatuta dago. Esan bezala, ekainaren 6an fabrikazio-lantegi berri bat inauguratuko du India hegoaldeko Tamil Nadu Estatuko Coimbatore hirian, non 72 hatzbeterainoko balbulak ekoitziko baititu. Instalazio berri horiei esker, kooperatibak balbula handiagoak ekoitziko ditu, eta hala filialaren ekoizpen-gaitasuna handituko du.

Fabrikak 15.000 metro koadro inguruko azalera du, eta baditu balbulak muntatzeko instalazioak, proba bankuak, pintura instalazioak, espedizioak eta bulegoak. Fabrika berri hori kooperatibak egun Idiazabalen (Gipuzkoa) daukan fabrikaren erreplika izango da.

Ampo Poyam Valves enpresak azpimarratu du instalazio berriei esker kooperatibak kalitate maila berbera eskainiko duela Indian, baina kostu lehiakorragoekin eta entrega epe laburragoekin. Euskal konpainia 2009. urtean sartu zen Asiako merkatuan, bere bezeroen premia eta eskakizunei hobeto erantzuteko eta merkatuko alternatiba onena eskaintzeko

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke