ITPk %9,9 handitu du bere fakturazioa, 780 milioira iristeraino

2017ko Apirila 19,

ITP

Aeronautikaren sektoreko ITP euskal enpresak 780 milioi euroko fakturazioa lortu zuen iaz, %9,9ko hazkundea izan zuelarik 2015eko ekitaldiarekin alderatuta. Abiazio Komertzialeko sailaren jarduera %20,5 hazi zen, Defentsa sailekoa aurreko urteko kopuruetan mantendu zen, eta Zerbitzurako Euskarri sailak, aldiz, jaitsiera txiki bat izan zuen, %3,8koa.

Ustiapenaren emaitza 67 milioi eurokoa izan zen. Horrek esan nahi du, %5,5 hazi zela aurreko ekitaldiarekin alderatuta, eta %8,6ko errentagarritasuna lortu zela salmenten gainean. Hazkunde hori gertatu da, batik bat, Abiazio Komertzialeko produkzio faseko programen bilakaera onagatik.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke