CAF “urteko fabrikatzaile” izendatua izan da Global Light Rail Awards sariketan

2017ko Urria 09,

CAF premio en Londres

CAFek “Urteko fabrikatzaile” izendapen ospetsua lortu du aste honetan Londresen egin den Global Light Rail Awards sariketan.

Duela gutxi, CAFek tranbia berriak hornitu dizkie Birmingham (EB), Kaohsiung (Taiwan), Saint-Etienne (Frantzia), Budapest (Hungaria), Cincinnati eta Kansas City-ri (AEBak).

 

CAFek Erresuma Batuan eta Irlandan duen Negozio Garapeneko zuzendari Richard Garner-ek jaso zuen saria, Paul Maynard MP Estatuko Garraio idazkariordearen eskutik. “Albiste paregabea da CAFentzat, zoragarria da ikustea izen handiko epaimahai batek aitortza egin diela Erresuma Batuan nahiz atzerrian garatu dituen proiektuei. CAFen oso pozik gaude” adierazi zuen Richard-ek saria jasotzean.

 

Era berean, Zaragozako Tranbiak irabazi zuen “Ingurumen eta sostengarritasun arloko ekimen onenaren” saria, eta beretzat izan da baita ere “Urteko lantaldearen” Ohorezko Aipamena. CAFen Urbos tranbiek, Zaragozako erdigunean dabiltzanek, “Greentech” izeneko puntako teknologia aurreratua darabilte, katenariazko kable itsusirik gabe funtzionatu ahal izateko.

 

Edinburgh Trams enpresak “Sistema Hobetuenaren” saria irabazi zuen, eta baita ere “Bezeroarentzako Ekimen Onenaren” ohorezko aipamena. CAFek egiten ditu sare horretarako tranbiak.

 

West Midland Combined Authority ekimenak irabazi zuen “50 milioi eurotik gorako aurrekontudun urteko proiektu onenaren saria” Birmingham hirian Metro Midland 1 linea zabaltzeko eginiko lanengatik eta, horri esker, CAFen Urbos tranbiek elkarrekin lotzen dituzte Birmingham Snow Hill eta Birmingham New Street geltokiak.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke