Bridgestone Hispania enpresak asmoa du 219 milioi inbertitzeko

2017ko Maiatza 27,

Bridgestone

Bridgestone Hispaniak, multinazional japoniarraren Espainiako filialak, asmoa du 219 milioi euro inbertitzeko Estatuko bere hiru pneumatiko fabriketan, hots, Euskadikoan, Burgoskoan eta Kantabriakoan.

Burgosko fabrikak 112 milioi euroko inbertsioa jasoko du, Basaurikoak (Bizkaia) 72 milioikoa eta Puente San Miguelekoak (Kantabria) 34 milioikoa. Bridgestone Hispaniak, zeinaren egoitza soziala eta erabaki-zentroa Basaurin baitago, 3.000 langile inguru ditu gorago aipatutako hiru lantegietan eta baita ere Usansolokoan (Bizkaia). Azken hori beste fabriken hornitzailea da eta oihaletan dago espezializatuta. Multinazional japoniarraren filial horrek 760 milioi euro inguru fakturatzen ditu urtean.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke