Bombardier Trapaga enpresak kudeatuko du Kuala Lumpurri 27 tren entregatzeko prozesua

2017ko Apirila 19,

bombardier fábrica

Trapagako (Bizkaia) Bombardier fabrikak kudeatuko du Malaysiako hiriburuari, Kuala Lumpurri, gidaririk gabeko 27 tren entregatzeko proiektua (Kelana Jaya – LRT tren arinen linearako), eta bezeroarentzako zerbitzua emango du berme fase osoan zehar.

Bombardier enpresak eta bere tokiko bazkide Hartasuma enpresak iragarri dute Prasarana Malasia Berhard konpainiak gidaririk gabeko 27 tren berri (Bombardier Innovia Metro 300 modelokoak) eskatu dituela Kelana Jaya LRT linearako, eta proiektu horrek 359 milioi euroko balioa du. Bombardier enpresaren parte-hartzea 246 milioi euro ingurukoa izango da. Entregak 2019ko maiatzetik 2021eko otsailera bitartean luzatuko dira, hilean lau train set (16 kotxe) bidaliko direlarik.

 

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke