Bombardier enpresak Frantziako 83 trenentzako propultsio ekipoak fabrikatuko ditu Bizkaian

2017ko Uztaila 01,

bombardier fábrica

Kanadako Bombardier taldeak eskaera berri bat lortu du Bombardier Transportation enpresaren bitartez 83 tren gehiago fabrikatzeko Frantziako Île-de-France eskualderako, 867 milioi eurotan. Trapagan daukan lantegian egingo dira tren horietarako Regio 2N motako propultsio ekipoak.

 

Aurreikuspena da 2019an jarriko direla martxan ibilgailu horiek, STIF erakundeak osorik finantzaturik. Trenak N linean ibiliko dira –Paris Montparnasse geltokitik ateratzen dena-, eta  baita ere RER D lineako zati batzuetan. Regio 2N trenak bi solairuko ibilgailuak dira, eta 1.000 bidaiari garraiatu ditzake bakoitzak.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke