Abian da Siemens Gamesa konpainia berria, Rosa García izendatu dutelarik presidente

2017ko Apirila 20,

Nuevos proyectos de Gamesa en India

Gamesa konpainiaren administrazio kontseiluak Rosa María García izendatu du sozietateko presidente, Gamesak Siemensen negozio eolikoarekin bat egin ondoren. Bestalde, konpainiak jakinarazi du Izendapen eta Ordainsari Batzorde bat osatu duela, kontseilari delegatu berri bat bilatzeko.

Rosa García (Madril, 1965) Siemens España konpainiako presidentea da 2011tik. Ignacio Martín, orain arte aerosorgailuen enpresa fabrikatzaileko presidente exekutiboa zena, konpainia konbinatuko kontseilari delegatua izango da aurrerantzean, eta sortu den enpresa berria Siemens Gamesa Renewable Energy deituko da trantsizio prozesuan.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke