Enpresen nazioartekotzea

Zure produktua kanpoko merkatuetan sartzeko asmoa baduzu

eta finantzaketa, kontaktu komertzialak nahiz tokiko bazkide edo zerbitzu espezializatuak behar badituzu, hemen gaude zure jarduerari laguntzeko.

Euskal enpresak lehiakortasunerako lasterketan murgilduta daude oso globalizatua dagoen ekonomia honetan; nolanahi ere, egoera pribilejiatuan daude Europako merkatu garrantzitsuenetan sartzeko, eta badago konpromiso publiko-pribatu bat, zeinari esker Euskadi eskualde industrial garrantzitsu bilakatu baita.

Esportatzea zenbaki, baliabide eta jarrera kontua da.

 

Euskadiko kanpo sarea

80tik gorako herrialdetan dagoen sare bat aurkitzea ez da lan erraza, baina guk badaukagu

Nazioartekotzeko Euskal Agentzia euskal enpresaren nazioarteko proiektuak bultzatzeko sortu da.

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak baliabide tekniko eta ekonomiko guztiak integratzen ditu, eta laguntza-eredu berri, espezializatu eta egokitu bat eskaintzen du. Bere nazioarteko sareari esker, leihatila bakar honek elkarrekin konbinatzen ditu ezagutza sektoriala eta geografikoa. Izan ere, bere nazioarteko sarea indartsuenetako bat da, presente dago 80tik gora herrialdetako merkatu garrantzitsuenetan eta 16 bulego propio ditu.

Ezagutu ezazu non gauden:

Alemania | Argentina | Brasil | Txile | Txina | Kolombia | AEB | Eslobakia | India | Italia | Mexico | Polonia | Txekiar Errepublika | Erresuma Batua | Errusia | Singapur

Angola | Saudi Arabia | Aljeria | Australia | Austria | Belgika | Bielorrusia | Bolivia | Bosnia – Herzegovina | Kanada | Korea | Boli Kosta | Kroazia | Danimarka | Ekuador | Egipto | El Salvador | Arabiar Emirerriak | Eslovakia | Eslovenia | Estonia | Filipinak | Finlandia | Frantzia | Ghana | Guatemala | Holanda | Honduras | Hungaria | Indonesia | Iran | Israel | | Letonia | Lituania | Luxenburgo | Mazedonia | Malasia | Maroko | Montenegro | Mozambike | Nikaragua | Nigeria | Norvegia | Zeelanda Berria | Oman | Panama | Paraguai | Peru | Portugal | Qatar | Errepublika Dominikarra | Errumania | Senegal | Serbia | Hegoafrika | Suitza | Taiwan | Tailandia

imagen corporativa basquetrade&investment Grupo SPRI
Zer eskaintzen dizu

Begira zuregatik egin dezakegun guztia

Fabrikazio aurreratuan, bio-osasunean eta energian espezializatutako ekipo bat gara, eta aholkularitza espezializatua eta enpresa bakoitzaren sektorera edo nazioartekotze-mailara egokitutako programak eskaintzen dizkizugu.

Aukeratu zein arlotan egin nahi duzun zure enpresaren nazioartekotzeak aurreratzea:

  • Aholkularitza estrategikoa. Merkatu-ikerketa indibidualizatuak
  • Banatzaile eta agente komertzialak bilatzea
  • Enpresei laguntzea eta bisita-agendak prestatzea
  • Aldi baterako kokapena jomugan
  • Ezarpenak egiteko lursail eta pabilioiak bilatzea

 

Zure nazioartekotzeko potentzialaren diagnostikoa, ibilbidea eta tutoretza

  • Tokiko balio-kateetan sartzeko analisi indibidualizatua.
  • Bazkideak eta aliatuak identifikatzea.
  • Diplomazia korporatiboa: erakunde arteko babesa.
  • Laguntza ematea organismo garrantzitsuei egin beharreko bisitetan.

Zure nazioarteko jarduera zabaltzen lagunduko dizugu

Laguntzak

Nazioartekotzeko laguntzak eskaintzen dizkizugu

Linkedin

Nola hartu erabaki onenak esportatzen ari zarenean

Adimen lehiakorrarekin, eta jarduera-sektoreka eta intereseko herrialdeka segmentatutako eguneroko informazioarekin

  • Gure enpresentzat garrantzitsuak diren nazioarteko akordio komertzialen nobedade nagusiak.
  • Bilaketa aurreratua eta analisi zorrotza aukera zehatzak hautatzeko.
  • Txosten sektorialak, herrialde-txostenak, eta nazioarteko merkataritzaren abagunearen edo joeren analisiak.
  • Misio komertzialak, azoketako parte-hartzea eta atzerrian dauzkagun enpresen jarduera guztiaarticipación en ferias y toda la actividad de nuestras empresas en el exterior.
Lizitazioen euskal plataforma

Handitu gurekin zure nazioartekotze-maila, munduko edozein bazterretako lizitazioetan lehiatuz

Eskatu hemen Lizitazioen Euskal Plataforman izen-ematea. Aukera berrien berri emango dizugu, proiektuen lizitazioaren eta esleipenaren ziklo osoan zehar lagunduko dizugu.