SPRIren Invest in the Basque Country-k funtsezko papera jokatu du Tubos Reunidos enpresak eta Marubeni-Itocho Steel konpainia japoniarrak Araban inbertitu dezaten

2014ko Abendua 05,

tubos reunidos

SPRI Taldeko Invest in the Basque Country Arloak funtsezko papera jokatu du Marubeni-Itocho Steel konpainia japoniarrak eta Tubos Reunidos enpesak 30 milioi euroko inbertsioa egin dezaten Araban, 80 lanpostu sortuz.
 

 
Euskadin aberastasuna sortzeko erakarritako enpresa horrek ekipoak fabrikatuko ditu petrolio eta gasaren negoziorako. Konpainia horretan partaide izango dira Tubos Reunidos (%51) eta Marubeni-Itochu Tubulars Europe (MITE), talde japoniarraren Europako filiala (%49).

 

Invest in the Basque Country-ren bidez Euskadin kokatzeko interesa duten enpresak bilatzen dira, kokalekua aurkitzen zaie eta, hala dagokionean, ezarpena egitea ahalbidetzen zaie. Bere helburua hori denez, saiatzen da Euskadiren erakargarritasuna balioan jartzen, arreta hobea eskaintzen balizko inbertsiogileei eta baliabideak atzematen lehentasunezko sektoreetan.

 

Hauek dira Invest in the Basque Country-ren jarduerak:

– “After care” zerbitzuak bultzatzea, Euskadin zuzenean inbertitu duten atzerriko enpresen jarduerak zabaltzeko eta beren balioa handitzeko.

– Atzerriko inbertsioa erakartzeko faktoreak balioan jartzea eta salmenta kanaletan sartzea.

– Klusterrekin elkarlanean, estrategia proaktiboak diseinatu eta bultzatzea lehentasunezko sektore eta esparruetan,  denak ere Industrializazio Planari (adibidez: balio-kateak osatuko dituzten goi teknologiako manufaktura proiektuak) edo Espezializazio Adimenduneko Estrategiari lotuak.

– Laguntza sistema integratu bat artikulatu eta abiaraztea, zuzeneko atzerriko inbertsioa atzemateko.

– Unibertsitateetako eta Teknologi Zentroetako gaitasun zientifiko-teknologikoak sustatzea, ingurune bikaina direlako ekintzailetza enpresa guztietan garatzeko, oro har, eta oinarri teknologikokoetan bereziki.

 

Fabrika berria Araban
2016ko lehen hiruhilekoan ekoizten hasiko den fabrika berri horrek petrolio eta gasaren eskala handiko zulaketarako OCTG Premium produktuak fabrikatu, merkaturatu eta hornituko ditu. Produkzio horrekin erantzuna emango zaio produktu horien mundu mailako, eta batez ere Afrika eta Ekialde Ertaineko “eskaera gero eta handiagoari”, Tubos Reunidos enpresak esan duen bezala.

 

Japoniako Marubeni-Itochu enpresak 9.500 langile inguru ditu, altzairuzko produktuak prozesatu, inportatu, esportatu eta merkaturatzen ditu, eta 1,94 bilioi yen inguruko negozio zifra dauka.

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke