Smurfit enpresak %10 handitu nahi du Iurretako lantegiko produkzioa

2017ko Iraila 13,

smurffit iurreta

Iurretako (Bizkaia) Smurfit Kappa Nervión enpresak %10 handitu nahi du bere produkzioa, urtean 160.000 tona paper ekoizteraino. Bizkaiko lantegiak, karft orea eta zakuetarako karft papera ere ekoizten duenak, guztira 151.000 tona paper fabrikatzen ditu urtean eta 4 kontinentetako 40tik gora herrialdetan merkaturatzen du produkzio hori.

 

Azken urteotan Smurfit Kappa Nervión enpresak 50 milioi eurotik gorako inbertsioak egin ditu Iurretan duen lantegian. Besteak beste, aipatzekoak dira argindarra sortzeko turbina berri bat jarri izana eta ore zein paper produkzioko sailetan eginiko hobekuntzak. Azkenak, 2017an bertan inplementatu denak eta 15 milioi eurotik gorako kostua izan duenak, helburutzat du lurrunketa plantaren eta likore beltza berreskuratzeko galdararen produkzio gaitasuna handitzea.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke