Informazio gizartea


Informazio Gizartearen arloaren helburua da informazio teknologiak (IKTak) euskal enpresetan aplikatzea eta teknologia horiek behar bezala erabiliz sortzen diren enpresa garapenerako eta garapen sozialerako aukerak sustatzea. Jarduera horiek Eusko Jaurlaritzak diseinatutako estrategia global baten barruan sartzen dira: Euskadi Informazio Gizartean Plana: Euskadirako Agenda Digitala 2015.


Jarduera arlo honetan eskaintzen ditugun tresnek laguntza teknologikoa ematen dute Informazio Teknologien Txertatze prozesurako, autonomo eta mikro-enpresei laguntzen diete IKT konponbideak ezartzen eta konponbide horiek erabiltzeko prestakuntza ere ematen diete.


Gainera, SPRI Enpresa Digitala ekimenaren bidez, euskal enpresaria babesten dugu informazio eta komunikazio teknologiak txertatu ditzan bere negozioan eta modu sostengarrian erabil ditzan, horretarako behar dituen orientazioa, prestakuntza eta baliabideak eskainiz.

 
Azken ordukoa!
Nuestros contenidos de
Informazio gizartea