Ezeztatze, ordezkatze eta itzultze politika. SPRIren Enpresa Prestakuntza


Ezeztatze, ordezkatze eta itzultze politika. SPRIren Enpresa Prestakuntza

Ordainpeko ekitaldi baterako izena emanduen pertsonak berak ezeztatu beharko du inskripzioa, plaza konfirmatzeko mezu elektronikoan erantsitako esteka erabiliz. Ordainketa egin duenean bakarrik bidaliko du mezu elektroniko bat helbide honetara: info@spri.eus. Ikastaroa hasi baino 7 egun natural lehenago ezeztatuz gero, izen-ematearen %100 itzuliko da.
Ikastaroa amaitu eta hurrengo 15 lanegunetan itzuliko da dirua bankuko transferentzia bidez eta beti ere ordaindu zuen pertsona fisiko edo juridikoaren izenean.
Ordezkatze politika: Izena eman duen pertsonak ezin badu ikastaroan parte hartu eta aldez aurretik abisatzen badu, beste pertsona batek ordezkatu ahal izango du edo data alternatibo bat eskainiko zaio halakorik balego. Nolanahi ere, hasieran izena eman zuenaren ordez joango den pertsonak ere web orriaren bidez eman beharko du izena, oharren esparruan adieraziz zein pertsonaren ordez doan. Izena eman duen pertsonari data alternatibo bat eskaintzen bazaio, web orriaren bidez eman beharko du izena data berrirako.

Ezeztatze politika:

Antolatzaileek eskubidea dute ekitaldia atzeratu edo bertan behera uzteko, behar adina pertsonak izena eman ez badute, osasun arazoak direla-eta Prestatzaileek joan ezin badute edo ezinbesteko beste kausaren bat badago. Ikastaroa bertan behera uzten bada, izen-emateagatiko ordainketak osorik itzuliko dira.

Plaza erreserbatzeko urratsak, konfirmatu eta faktura egin arte. spri.eus plataformako Enpresa Prestakuntza.

1. urratsa.- Erabiltzaileak plaza erreserbatuko du ikastaroan.
2. urratsa.- Erabiltzaileak bere postontzi elektronikoan jasoko du ordainketa egiteko informazioa eta inprimaki labur bat, fakturaziorako datuekin betetzeko.
3. urratsa.- Erabiltzaileak bidalitako inprimakia beteko du ordainketari eta fakturazio datuei buruzko informazioarekin.
4. urratsa.- Erabiltzaileak plazaren konfirmazioa jasoko du bere postontzi.