Azalpen jardunaldia Bizkaian: I+G-ko eta Energia Eraginkortasuneko proiektuei finantza-laguntzak emateko programa


Cargando mapa....

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea

Ibaizabal Bidea, 101 (edificio central)
Zamudio
9:00 - 10:30



Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Saileko, Ogasun eta Ekonomia Saileko eta Finantzen Euskal Erakundeko ordezkariek Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako zientzia eta teknologi parkeetan azalduko dute nolako finantza-laguntzak eskaintzen dituen programa honek ikerkuntzako inbertsiorako, garapen eta berrikuntza proiektuak garatzeko, energia eraginkortasuneko neurriak hartu nahiz energia berriztagarriak aplikatzeko, eta inbertsio zientifiko-teknologikoak egiteko.

Laguntza finantzarioko programa hau lankidetza publiko-pribatuaren ondorio da, lankidetza horren helburua delarik inbertsioak erakartzea ikerketa, garapen eta berrikuntza proiektuak garatzeko, eta Euskadin trakzio indarra egingo duten proiektu teknologikoak martxan jartzeko, bidenabar areago sendotuz Eusko Jaurlaritzak egin duen apustua espezializazio adimendunean eta ikerketa-, zientzia-, teknologia- eta berrikuntza-sistemaren eraginkortasunaren hobekuntzan oinarritutako ikerketa eta berrikuntza politikaren alde.

 

Nori zuzenduta dago?

Jardunaldi hau Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko (ZTBES) enpresei eta eragileei zuzenduta dago.

 

3 saio tekniko informatzaile.

Asteazkena, urtarrilak 25, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko auditorioan.
Osteguna, urtarrilak 26, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia parkeko auditorioan.
Ostirala, urtarrilak 27, Arabako Zientzia eta Teknologia Parkeko auditorioan.

 

I+G-ko eta Energia Eraginkortasuneko proiektuei finantza laguntzak emateko programari buruz.

Nork bultzatzen du?

Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailak, Ogasun eta Ekonomia Sailak eta Finantzen Euskal Erakundeak.

 

Zein erakundek babesten dute?

Finantza programa honek Euskadiko banku erakunde garrantzitsuenen laguntza jasotzen du (Kutxabank, Laboral Kutxa, Banco Sabadell, Caja Rural de Navarra, Banco Santander, Bankinter eta Caixabank), eta baita ere Elkarrekiko berme elkarteen  babesa (Elkargi eta Oinarri).

 

Zein da aurreikusitako inbertsioa?

Aurreikusten da programa honetan 200 milioi euroko inbertsioa egingo dela eta 150 milioi euroko finantzaketa eskainiko dela, gainerakoa eskatzaileen kargura finantzatzeko. Programa bera Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren barnean (ZTBP 2020) kokatzen da.

 

Zeintzuk dira onuradunak?

Industriaren sektoreko edo industriarekin lotutako zerbitzuen sektoreko enpresa pribatuak, bai pertsona fisikoak eta bai juridikoak, eta Teknologiaren Euskal Sareari atxikitako Teknologi Zentroak eta Ikerketa Kooperatiboko Zentroak.

Onuradun izan daitezkeen proiektuak hiru kategoriatan sailkatzen dira:
1. Ikerketa, garapen eta berrikuntza (I+G+B) proiektuak, bakarka nahiz lankidetzan eginak.
2. Energia eraginkortasun handiagoa lortzera bideratutako inbertsio proiektuak.
3. Inbertsio zientifiko-teknologikoak egiteko proiektuak, baldin eta helburutzat badute ikerketaren emaitzak balio erantsi handiko produktu eta zerbitzu bihurtzea.


EGITARAUA

9:00Ongi etorria eta sarrera

Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituraren sailburua
Pedro Azpiazu, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomiaren Sailburua


9:15I+G eta Efizientzia Energetikoa bultzatzeko proiektuak finantzatzeko tresna berriaren ezaugarriak

Luis María Cañizares, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura saila


9:30Finantzazio maileguen baldintzak

Josu Garay, Euskal Finantza Institutuko zuzendaria


9:45Zalantzak eta galderak


Orain erregistratzen bazara, ez dituzu datuak bete beharko ikastaro edo jardunaldi batean parte hartu nahi duzun bakoitzean. Mesedez, bete ezazu jarraian dagoen inprimakia zeure datuekin eta zeure enpresaren datuekin. Arazorik baldin baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke info@spri.es' posta bitartez / T. 902 702 142.

Ekitaldi honetako erreserbak itxita daude.