Ziber-segurtasun industrialari buruzko foro bat egingo da hilabete honetan Bilbon

2017ko Ekaina 06,

ciberseguridad foro en bilbao

Datorren ekainaren 14an Bilbok ziber-segurtasun industrialari buruzko foro bat ostatatuko du, enpresen segurtasun informatikoa puri-purian baitago Telefónica bezalako konpainiek berriki jasandako erasoen ondoren.

 

Enpresak hasiak dira dagoeneko ziber-segurtasuna beste modu batera ikusten, hau da, ohartu dira gastua baino gehiago inbertsio bat dela, alegia, funtsezko eta beharrezko inbertsio bat, beren fakturazioan eta lehiakortasunean zuzeneko eragina izan dezakeen edozein arazo saihesteko.

 

Foro honek ikuspegi praktikoa izan nahi du, eta benetako konponbideak bilatu ziber-segurtasun industrialaren arloko arazoentzat. Bertaratuek aukera izango dute beren zalantzak azaltzeko, esperientziak partekatzeko eta modu benetan probetxuzkoan parte hartuz arazoei konponbideak bilatzeko. Gainera, arloko adituek ere parte hartuko dute ekitaldian, eta horrelako gertakariei aurre egiteko dauden konponbide zehatzen berri emango digute.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke