Zer ezkutatzen du adimen artifizialak?

2017ko Maiatza 15,

Ekitaldiak Deep Learning-arekin erlazionatutako azken nobedadeak aurkeztu eta aztertuko ditu

Tecnalia korporazio teknologikoak, makinen ikaskuntza autonomoarekin eta adimen artifizialarekin erlazionatutako Deep Learning teknologia aztertuko duen jardunaldi bat antolatuko du datorren ekainaren 1ean

 

Deep Learning teknologia (ikaskuntza sakona moduan ere ezaguna dena), adimen artifizialarekin erlazionatutako baliabideetako bat da, 4.0 Industriaren paradigma berrian geroz eta leku handiagoa duena. Teknika hau, makinek bere kabuz ikasteko gaitasuna izan dezaten lortzen duen informazio prozesaketa metodo sorta batean oinarrituta dago.

 

Testuinguru honetan, Tecnalia euskal korporazio teknologikoak datorren ekainaren 1ean, “Deep Learning: adimen artifizialaren iraultza teknologikoa” deituriko jardunaldia antolatuko du. Ekitaldiak, enpresa desberdinen kasu arrakastatsuen bitartez, Deep Learning-arekin erlazionatutako azken nobedadeak aurkeztu eta aztertuko ditu, beti ere bere potentziala eta egun aurkezten dituen negozio-aukerak erakuste aldera.

 

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean (Derio) korporazioak duen egoitza nagusian egingo den jardunaldia, teknologia honen potentzialari etekina atera ahal dieten industria- sektore anitzeko enpresei, esaterako, automobilgintzari, makina erremintari edo ekipo eta osagaien fabrikazioari zuzenduta dago, besteak beste.

 

Tecnaliako Computer Vision taldeko ikertzaile bat, bertaratutakoei Deep Learning kontzeptuaren inguruko hitzaurrea egiteaz arduratuko da. Ikertzaile talde honek irudien prozesaketaren eta adimendun sistemen garapenaren esparruan 30 urteko eskarmentua du. Denbora tarte honetan, taldeak ikusmen artifizialaren alorrean 19 patente eskuratu ditu eta 300 proiektutik gora garatu ditu.

 

Halaber, ekitaldian Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko adituen parte hartuko dute, baita BASF-SE, Olarra Altzairu Herdoilgaitzak eta Maser Automatismoak enpresek ere.

 

Tecnaliak komunikatu baten bitartez azaltzen duen bezala, Deep Learning teknologiarekin erlazionatutako enpresa- aplikazioen negozioak, 2015ean erregistratutako 109 milioi dolarretik, 2024rako aurreikusitako 10.400 milioietaraino haziko da.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke