Zer egin komunikazio plan bat arin prestatzeko

2017ko Apirila 12,

Dibujo de un tren, de Outreach
Tailerra Outreach Tool kode irekiko metodologian oinarritzen da.

SPRI Taldeak tailer bat antolatu du onlineko eta offlineko estrategia bat diseinatzeko.

 

Gaur egun milaka kanal dauzkagu gure mezuak balizko bezeroei edo erabiltzaileei helarazteko. Baina ezertan hasi baino lehen, argi izan behar dugu zein mezu komunikatu nahi dugun eta nori interesatzen zaion. Horretarako, komunikazio estrategia bat diseinatu behar da, mezua interesatzen zaizkigun pertsonei irits dakien une eta modu egokienean eta, bide horretatik, erantzuna eraginkorra izan dadin.

 

SPRI Taldeak Enpresako Komunikazio Estrategia eta Plana – Egin zure on/offline plana eta kudeaketarako adierazleak tailerra antolatu du apirilaren 26 eta 27an, Garaia Enpresa Digitalaren bitartez. Ikastaroaren helburua da bertaratuei estrategia eraginkorrak diseinatzen laguntzea modu arin eta sinple batean, Outreach Tool metodologia baliatuz.

 

Komunikazio-planak egiteko kode irekiko tresna bat da, eta modu erabilerrazean diseinatuta dago, edozein antolakundek edo marka pertsonalek erabil dezan. Metodologiak jarraibide sinple batzuk ematen ditu argi definitzeko enpresaren ezaugarriak, bete beharreko helburuak, zein publiko segmenturi zuzenduta dagoen eta nolako mezuak bidali nahi dituen.

 

Ikastaroan tresna honen aplikazio praktiko bat egingo da, eta bertaratuek aukera izango dute onlineko eta offlineko komunikazioarekin lotutako oinarrizko kontzeptuak ikasteko. Ondoren, estrategia bat sortuko dute taldean. Hala, parte-hartzaile guztiek komunikazio-plan egituratu bat garatuko dute, eta berau osatzeko eta inplementatzen hasteko behar diren baliabideak eskuratuko dituzte.

 

Ikastaroa Garaia Berrikuntza Gunean egingo da, Arrasaten, eta Outreach enpresako Nagore de los Ríosek emango du. Jardunaldiak beraizik zuzentzen zaizkie enpresetako zuzendaritza-, komunikazio-, marketin- eta salmenta-sailetako arduradunei eta antolakunde barruko estrategiarekin lotutako beste sail batzuetako arduradunei.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke