Ugaritu egin dira berritzen duten Bizkaiko enpresak

2017ko Ekaina 28,

portada del informe

Konpainien %65ek enplegua sortu dute inplementatutako berrikuntzei esker.

 

Bizkaiko Lurralde Historikoko enpresen %54k berrikuntza jardueraren bat inplementatu dute azken 4 urteotan, eta %31k berrikuntza ekintzak garatu dituzte modu jarraituan. Horixe ondorioztatu du Norabidea 2017 txostenak, hau da, Bizkaiko Berrikuntzaren Behatokiak Bilboko Merkataritza Ganberarekin batera egiten duen inkestak. Emaitza horrek esan nahi du portzentajea 1,3 puntu hazi dela 2015eko emaitzekin alderatuta. Gainera, konpainia berritzaileen %65ek enplegua sortzea lortu dute, eta zifra hori ere aurreko ekitaldiko %60a baino handiagoa da.

 

Horrelako ekintzak esparru hauetan aplikatu dira nagusiki: enpresarako produktu edo zerbitzu berrien garapenean, produkzio prozesuen hobekuntzan eta merkaturako produktu edo zerbitzuen sorkuntzan. Bestalde, hauxe da enpresa berritzaileenen profila: 50 langiletik gorako konpainiak, sektore bereko enpresekin edo beste sektore batzuetakoekin lankidetza prozesuak hasi dituztenak, eta I+G+B-ko langileak dituztenak. Horrelako ekintzak martxan jarri dituzten enpresen erdiak baino gehiagok uste dute berrikuntza esperientzia arrakastatsua izan dela, eta aipatu dute onura garrantzitsuenak izan direla ondasun eta zerbitzuen kalitatea hobetzea, fakturazioa handitzea eta eskaintzen duten produktu-sorta zabaltzea.

 

gráfico de la evolución del número de empresas innovadoras

Azken 4 urteotan berrikuntza jarduerak modu jarraituan garatu dituzten enpresak. Norabidea 2017 txosteneko grafikoa.

 

Lankidetzari dagokionez, aipatzekoa da oraindik ez dela joera bezala orokortu Bizkaiko konpainien artean, baina dagoeneko zabaldu dela enpresen %40ra. Oro har, enpresek elkarlanean jarduten dute -jarduera sektore beraren barruan edo handik kanpo- merkatu berrietara irekitzeko, ezagutzak zabaltzeko eta kostuak partekatzeko. Lankidetzarik ez garatzeko argudiatzen den arrazoi nagusia da (konpainien %65ek) ez dutela beharrezkotzat jotzen. Beste arrazoi batzuk ere badaude, nahiz eta portzentaje askoz txikiagoa ordezkatzen duten, hala nola, bazkideak bilatzeko zailtasunak edo konfiantza eza.

 

Norabidea 2017 txostenak dioenez, azken 3 urteotan etengabe hazi da berrikuntza jarduera, bai puntuala eta bai jarraitua. Gainera, gutxiago dira berrikuntza beharrezkoa ez dela edo atzeratu daitekeela uste duten enpresak. Hala ere, portzentajeak ez dira iritsi krisi ekonomikoaren aurreko mailetara. Bestalde, berrikuntza jarduerarik egiten ez duten konpainiek –guztizkoaren %46- ez dute berritzen ez dutelako berrikuntzako kulturarik, uste dutelako ez dagoela eskaerarik eta zailtasunak dituztelako finantzaketa lortzeko.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke