Teknologia digitalek enpresei dakarzkieten lehiakortasun abantailak

2017ko Urria 11,

cartel de la jornada tecnológica organizada por Euskaltel.

Euskaltelek jardunaldi bat antolatu du IKTek enpresetan duten inpaktuari buruz.

 

Laino hibridoa, Gauzen Interneta edo Big data bezalako teknologia disruptiboek aukera handiak dakartzate konpainien lehiakortasuna hobetzeko. Eraldaketa hori eragina izaten ari da enpresa sektore guztietan, eta ezin dugu desaprobetxatu eskaintzen duen potentziala. Horregatik, Euskaltelek “Lehiakortasun abantailak eraikiz IKTetatik abiatuta” jardunaldia antolatu du urriaren 25 eta 26rako Bilbon eta Donostian, IKTen inpaktua partekatzeko ikuspegi praktiko batetik. Topaketan zehar ezagutzera emango dira telekomunikazio-konpainiak enpresa barruan eta kanpoan egin dituen proiektuen bidez martxan jarritako esperientziak.

 

Hasteko, hizpide hartuko dira teknologia digitalen erronkak eta giltzarriak, eta Leire Bilbaok parte hartuko du, Euskalteleko Berrikuntzaren Sustapen eta Zaintzako kudeatzaileak. Hitzaldian azalduko da nola aprobetxatu gero eta merkeagoak diren teknologia horiek eskaintzen dituzten aukerak, gai direlako “txikiak handi eta handiak txiki egiteko”. Era berean, enpresentzat funtsezkoa izango da eszenatoki berri honetako aukerak eta mehatxuak detektatzea.

 

Bernardo Riveirak –Berrikuntza Proiektuetako kudeatzaileak- eta Alberto Díazek –Euskalteleko Konponbide Sektorialen arduradunak- hizpide izango dute nola ezarri eta erabili Big data eta Gauzen Interneta. Aztergai izango dute nolako aukerak dakartzan IoT-k etxeetarako eta nola erabili wifi sareak komunikazio tresna gisa, betiere euskal konpainiak garatutako proiektuak oinarri hartuta.

 

Jardunaldiaren bigarren zatia laino hibridoari buruzkoa izango da eta azalduko da nola uztartu elkarrekin segurtasun handiena, malgutasuna eta komunikazioen kudeaketarik onena. Iñigo Gonzálezek –Euskalteleko Go To Market Empresa arloko arduradunak- eta Antonio Garcíak –Microsoft-eko Partner Technology Strategist MSPk- bertatik bertara aurkeztuko dituzte laino pribatuaren indar-guneak eta ingurune hibridoetara eramateko aukerak. Bestalde, Ana Barcalak –Euskalteleko Enpresako Eskaintza arduradunak- eta Joan Sendek –Plexus enpresako Sistema zuzendariak- , “Wifi as a Service, aplikazio bertikalak negozioan pentsatuz” hitzaldian azalduko dute nolako abantailak dakartzan wifi zerbitzuak gure bezeroak hobeto ezagutzeko eta gure negozioa hobetzeko.

 

Jardunaldia bukatzeko, finantza-zerbitzuetan espezializatutako Norbolsa konpainiaren kasu arrakastatsua aurkeztuko da. Iñaki Varelak, enpresako Bitartekoen zuzendariak, azalduko du nolakoa izan den cloud konponbide pertsonalizatu bat garatu eta barneratzearen esperientzia. Topaketa San Mames zelaian izango da, Bilbon, urriaren 25ean eta Covent Garden espazioan, Donostian, urriaren 26an.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke