Teknologia aurreratua ibilgailu elektrikoak azkar birkargatzeko

2017ko Ekaina 26,

Guneak Iberdrolak Larraskitun duen egoitzan eta MegaPark merkataritza gunean instalatu dira

Euskal enpresen partzuergoak, Azkarga proiektuaren markoan garatutako soluzio bat duten birkargarako bi guneak inauguratu ditu Barakaldo eta Bilbon

 

Ingeteam, EDS, Iberdrola, Ibil, ZIV euskal enpresek eta Euskadiko Energia Klusterrak osatzen duten partzuergoak, hilabete honetan, ekainean, bukatu den Azkarga proiektuaren testuinguruan garatutako, ibilgailu elektrikoentzako lehen bi birkarga-gune azkarrak inauguratu ditu Bizkaian.

 

Birkarga-guneak Iberdrolak Larraskitun (Bilbon) duen egoitzan eta Barakaldoko MegaPark merkataritza gunean, Repsol-en hornitegian, hurrenez hurren, Iberdrola eta Ibil-ek operatzen dituzten horietan instalatu dira. Inaugurazio ekitaldia iragan ekainaren 21ean egin zen eta bertan Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Berrikuntza sailburuorde Estibaliz Hernáez izan zen.

 

Lankidetza teknologikorako Azkarga ekimenaren helburu nagusia, mugikortasun elektrikoaren hedatzea ahalbidetuko duen birkarga azkar, adimendun eta moldagarriaren soluzio berritzailea garatzea izan da, baita 100-120 kilometroko autonomia ahalbidetzeko, 20 minutu baino gutxiagotan bateria %80an birkargatzea ere.

 

Euskadiko Energia Klusterrak komunikatu baten bitartez azaltzen duen bezala, proiektuak euskal industria, ibilgailu elektrikoaren eta birkarga azpiegituren alorrean kokatzera lagundu du zeharo.

 

Soluzioa, partzuergoa osatzen duten euskal enpresen teknologiaz garatu da eta erabateko funtzionalitatea dauka, birkarga elektronika, kontrola eta komunikazioak, software algoritmoak, instalakuntza elektrikoak eta inguratzaile ezarriak barne hartzen dituelarik.

 

Azkarga proiektua 2014an ekin zion orotara 4 milioi euroko aurrekontuarekin eta ekainean bukatu da, bizkaitar bi udalerritan instalatutako birkarga puntuetako soluzioen baliozkotzearen eskutik. Ekimenak, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailaren babesa jaso du, industria ikerkuntza eta garapen esperimentala babesteko Etorgai bere programaren bitartez.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke