STEAM bokazioak sustatzeko mentoring-a

2017ko Apirila 05,

Niño y niña con ordenador.
Programaren bigarren edizioa egingo da aurten.

Lehen Hezkuntzako 200 neskatok parte hartu dute Inspira proiektuan.

 

Inspira ekimenak ikuspegi berritzaile bat darabil nesken artean zientzia eta teknologiarako bokazioak pizteko eta generoarekin lotutako estereotipoak hausteko. Emakumezko teknologoz osatutako tutore talde batek neskatoei erakusten die zeinen aukera zabalak eskaintzen dituzten STEAM adarreko –Zientzia, Teknologia, Ingeniaritzak, Artea eta Matematikak- ikasketek eta lanbideek.

 

Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko Learning ikerketa taldeak eta Elhuyar Fundazioak bultzatu dute programa hori. “Mentoring saioak erabiltzen ditugu, uste dugulako hori dela neskek behar dutena; saio horietan, eurentzat erreferentea den pertsona batek gogoetara bultzatzen ditu, eta baita ere eztabaidara eta zalantzak argitzera, eta aldi berean disfrutatu egite dute” azaldu du Mª Luz Guenagak, Deusto Learning taldeko arduradunak.

 

Prozesu honetan, zientziaren eta teknologiaren arloetako emakume lantalde bat da dago, bere borondatez parte hartzen duena. Aldez aurretik prestakuntza ematen zaie generoarekin eta teknologiarekin lotutako gaiei eta mentoring dinamikei buruz; ondoren, tutoreek taldeko sei saio egiten dituzte Lehen Hezkuntzako 6. mailako neskekin, beren ikastetxeetan. Inspira proiektua iaz abiatu zen proiektu pilotu batekin, non Euskadiko 11 ikastetxetako 200 neskatok parte hartu baitzuten.

 

“Balorazioa oso positiboa da; neskek sentitzen dute gai direla zer izan nahi duten aukeratzeko; STEAM ikasketak ez zaizkie hain arrotzak egiten, eta ikusten dute lanbide horiekin lotutako estereotipoak ez datozela bat errealitatearekin” azaldu du Mª Luz Guenaga informatikariak, “era berean, tutoreek esan digute bizi-esperientzia oso atsegina izan dela eurentzat, harro sentitzen dira beren lanbidea ezagutzera eman dutelako, eta ulertzen dute zein garrantzitsua den ikusgarritasuna ematea”.

 

Lehen pilotuaren ostean, une honetan abian jarri da Inspira proiektuaren bigarren edizioa, eta izena emateko epea zabalik egongo da apirilaren 7ra arte parte hartu nahi duten tutore nahiz ikastetxeentzat. Profesional boluntarioen prestakuntza maiatzean egingo da, eta urteko hirugarren hiruhilekoan hasiko dira saioak ikasleekin. Proiektuak Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa eta Innobasque eta FECYT erakundeen laguntza du.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke