Sistema ziberfisikoak industria energetikoa optimizatzeko

2017ko Uztaila 27,

Zentroa makimen ebaketa gaitasuna areagotzeko helburua duen indargetzaile bat sortzeko fasean dago

IK4-IDEKO, energia eolikoaren sektorerako osagaien eraginkortasuna hobetu eta bere fabrikazio-kostuak murriztea helburu duen europar proiektu batean parte hartzen ari da

 

Energia eolikoaren sektorera bideratutako osagai handien fabrikaziorako sistema ziberfisikoen belaunaldi berri bat garatzeko asmoz, IK4-IDEKO euskal zentro teknologikoa, pieza hauen eraginkortasuna hobetzea eta piezekin erlazionatutako fabrikazio- kostuak murriztea helburu duen Europako CIMEC proiektuan parte hartzen ari da.

 

Gailu elektroniko edo informatikoak elementu fisiko errealekin konbinatzean oinarritutako sistema ziberfisikoek, besteak beste, bere errendimendua optimizatu edo bere egoera monitorizatzeko helburuarekin makina-erreminta bat kontrolatzeko aukera ematen duten gaitasun anitz txertaturik daramatza.

 

Testuinguru honetan, aurreratutako fabrikazioan espezializatutako IK4-IDEKO ikerkuntza zentroa, makimen ebaketa gaitasuna areagotzeko helburua duen indargetzaile bat sortzeko fasean dago. Ekipo berri honek, mekanizatze prozesuak iraun bitartean sor daitezkeen arazo desberdinak eliminatzeko aukera eskaintzen duen prestazio handiko kontrolatzaile bat izango du denbora errealean.

 

Indargetzaile honen diseinua erabakigarria izango da, mekanizatzen ari den piezaren gainazalaren kalitatearen diagnostiko etengabea gauzatu ahal izateko, hodeian monitorizatzeko eta prozesua bere osotasunean aztertzeko bere gaitasunari esker.

 

2015ean hasi eta 2018ko abenduan bukatuko den CIMEC proiektuak, SORALUCE, DANOBAT eta Ingeteam enpresek osatu eta Eurecat eta IK4-IDEKO zentro teknologikoak gehitu zaizkion partzuergoaren parte hartzea du. Sektore energetikoaren esparrua, aplikazio honen ondorioen onuradun nagusia izango da, fabrikazio prozesuarekin erlazionatutako gastuak murriztuz.

 

Estatuko eta Europako finantzazioa duen ekimena, Erronka-Lankidetza 2016 I+G+b programaren parte da, R3 esparruaren testuinguruan: “Energia segurua, eraginkorra eta garbia”.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke