Siemens Gamesak Texaseko bi parke eolikoren potentzia areagotuko du

2017ko Iraila 14,

Konpainia bi parkeetan kokatutako egungo turbinen ordez modelo berriak jartzeaz arduratuko da

Instalakuntzek ekoiztutako urteko energia %25era arte handituko da

 

Energia berriztagarrietan espezializatutako Siemens Gamesa euskal konpainiak, akordioa itxi du, Estatu Batuetako Texas estatuan, NexEra Energy Resources enpresaren bi parke eoliko berrindartzeko. Bi leku hauetako urteko energia %25era arte handitzea suposatzen duen kontratuak, bere eraginkortasuna eta efizientzia bultzatzea, baita bere bizitza probetxugarria areagotzea ere du helburu.

 

Zehatz-mehatz, konpainia, bi parkeetan kokatutako egungo turbinen ordez, potentzia handiagoko modelo berriak jartzeaz arduratuko da.

 

Iragan hiruhilekoan sinatutako kontratuaren ostean, berrindartze proiektua urte honen bukaeran amai dadila aurreikusi dute. Hala ere, prozesu guzti honek iraun bitartean, bi parkeak martxan izango dira.

 

“Siemens Gamesaren berrindartze programak bezeroen aktiboak optimizatzeko aukera ematen du, honela, bere inbertsioen balioa handitzera lagunduz”, azaldu du Siemens Gamesako Iparramerikarako Onshore negozio arduradun Jacob Andersen-ek.

 

Bezero bakoitzaren berariazko beharretarako egokitzapen estrategia batean kokatuta,  Siemens Gamesak, zenbait fase aintzat hartzen dituen berrindartze sistema integrala sortu du. Alde batetik, parkeen kokapenerako, finantzaziorako eta planifikaziorako aholkularitza zerbitzua eskaintzen du, eta bestetik, konpainiak bezeroaren eskura, instalakuntza eolikoen operazio eta mantentze lan zerbitzua jartzen du.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke