Senerrek 50 urte bete ditu espazioan lanean

2017ko Apirila 05,

Sener-ek ExoMars programa bezalako nazioarteko ekimen ugaritan parte hartu du

Euskal ingeniaritza-enpresak jarduera aeroespazialean bete dituen bost hamarkada hauetan, 275 ekipo eta sistema baino gehiago jaurtiki ditu satelite eta ibilgailu espazialetan

 

Sener ingeniaritza-taldeak bost hamarkada bete ditu aurten espazioko jardunean, eta denbora honetan, 275 ekipo eta sistema baino gehiago prestatu ditu, NASA (Estatu Batuak), ESA (Europa) JAXA (Japonia) eta Roscosmos (Errusia) espazio-agentzien satelite eta ibilgailu espazialetarako.

 

Jarduera aeroespazialeko 50 urte hauetan, euskal konpainiak proiektu eta misio espazial nagusietan parte hartu du, nazioarteko industria aeroespazialean duen presentzia finkatuz.

 

Konpainia 1976an hasi zuen espazioko jarduna, Kirunan (Suedia) kokatutako koheteak jaurtikitzeko dorrearen diseinu eta eraikuntzarekin. Horixe izan zen konpainiaren lehen proiektu aeroespaziala, eta indarrean jarraitzen du gaur egun ere. Lehenengo kontratu haren ondoren, Senerrek sektore honetan lan egiten jarraitu zuen, misio espazial garrantzitsuenetako batzuen telekospioetarako ekipo teknologikoak garatuz eta Europako Espazio Agentziaren (ESA) ExoMars eta Rosetta programak bezalako nazioarteko ekimen ugaritan parte hartuz.

 

Berrikuntzaren aldeko apustuari eutsiz, enpresak optika gaineratu zion 2012az geroztik ordurarteko enpresa-jarduerari, lurra behatzeko SEOSat/Ingenio satelitearen prestazio eta bereizmen handiko kameren horniketarako kontratua lortzeko asmoz.

 

Senerren espazioko 50. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan, konpainia bizkaitarrak dibulgazio-erakusketa bat antolatu du Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Paraninfoan, apirilaren 9ra arte.

 

 

“50 años llenan nuestro Espacio” Erakusketa



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke