Sener, espazio-ontzien akoplamendu sistema baten lan egiten ari da NASA-rekin batera

2017ko Apirila 25,

Mekanismoak konexiko estruktural zurruna sortzen du tripulatutako bi nabeen arteko komunikazioa ahalbidetzeko

Euskal ingeniaritza, Europako Agentzia Espazialak (EAE) hautatutako europar partzuergoko kide da

 

Sener euskal ingeniaritza-taldea, Nazioarteko Estazio Espazialean (ISS) espazio-ontzien akoplamendu sistema zurrun bat garatzean lan egiten ari da, Europako Agentzia Espazialak, hots, NASA-rekin mekanismo honen diseinuan kolaboratzen duen organismoak aukeratutako europar partzuergo industrialeko kide gisa.

 

Enpresa bizkaitarrak, Espainia eta Poloniako dibisio aeroespazialen bitartez, Hard Docking System akoplamendu sistemaren garapenaren arduraduna da, proiektu osoaren parte hartzearen %30a baino gehiagorekin. Mekanismo honen funtzio nagusia, konexio estruktural zurruna eta presurizatua sortzea da, tripulatutako bi nabeen arteko komunikazioa ahalbidetzeko.

 

Hard Docking System sistema IBDM (International Berthing and Docking Mechanism) ibilgailu espazialen arteko atrakatze eta akoplamendu mekanismo internazionaleko zati bat da, eta ibilgailu espazial txikien eta tamaina handikoen mihiztadura, pasiboa zein aktiboa, ahalbidetzen du.

 
Sener-ek komunikatu baten bitartez azaltzen duen bezala, Europako Agentzia Espaziala egun, mekanismo hau garatzen ari da NASArekin lankidetzan, beti ere, eta espazio-anezkaren zerbitzua kendu ostean, Nazioarteko Espazio Estazioa bisitatzen duten ibilgailu espazialentzat atrakatze metodo moderno bat diseinatze aldera.

 

Berriki, Sener-ek parte hartzen duen eta Belgikako QinetiQ Space enpresa buru duen europar partzuergo industrialak akordioa sinatu du Ipar Amerikako Sierra Nevada Corporation enpresarekin, bere Dream Chaser ibilgailu espaziala, Nazioarteko Europar Estazioarekin akoplatzeko sistema IBDM erabil dezan.

 

 

Sener taldearen aurkezpen bideoa



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke