Sarenet-ek aliantzak sinatu ditu bere zerbitzuen komertzializazioa zabaltzeko

2017ko Uztaila 05,

Akordioa besterentzako zerbitzuen komertzializazio-estrategiari atxikita dago

Euskal enpresak akordio bat lortu du Cxiome konpainiarekin, IP telefoniako konektibitatea eta soluzioak integratzeko

 

Enpresa sektorerako ahots eta datuen zerbitzu integralak hornitzen dituen Sarenet euskal konpainiak lankidetza-akordioa itxi du komunikazio eta informazio teknologien kudeaketan diharduen Madrilgo Cxiome enpresarekin. Besterentzako zerbitzuen komertzializazio-estrategiari atxikita, konpainia bizkaitarrak Interneteko konektibitate-zerbitzuak, zirkuituak eta IP telefoniako soluzioak partekatuko ditu Cxiome-rekin.

 

Akordioa “Cxiome-ren merkatuko targetak balio handiko zerbitzuak hartzeko eskaintzen duen aukeran” oinarritu da, izan ere, “teknologia enpresak kudeatzeko nahitaezkoa osagai bihurtu da, ez bakarrik maila operatiboan, baita maila taktikoan eta estrategikoan ere”, Alberto Moreno enpresa madrildarraren zuzendari komertzialak adierazi duenez.

 

Testuinguru honetan, Cxiome-k IKTen aholkularitzan eta kudeaketan oinarritutako soluzio integrala eskaini nahi dio bezeroari. Hori guztia, epe luzeko lankidetza-eredu bati atxikita.

 

Jon Arberas Sarenet-en zuzendari nagusiaren iritziz, Cxiome-k, euskal konpainiaren banaketa-kanalaren garapenari eusteko “enpresa-eredua” irudikatzen du, bien artean dauden “sinergia garrantzitsuak” direla eta.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke