Robotika kolaboratiboa hegazkinen barruko muntaketa optimizatzeko

2017ko Maiatza 16,

Proiektuak hegazkinen barruko muntaketa-katea optimizatzeko asmoa du

Ceit-IK4 ikerketa-zentroak koordinatutako proiektu baten bidez, robot eta pertsonen arteko lankidetza hobetzeko formulak bilatzen ari dira aireontzien fabrikaziorako

 

Aeronautika sektoreak 4.0 Industriako azken aurrerapenak gehitu eta hegazkinen fabrikazioan eskatzen diren doitasun-betebehar zorrotz-zorrotzak betetzen dituzten gero eta soluzio eraginkorragoak eta berritzaileagoak behar ditu.

 

Testuinguru honetan, Ceit-IK4 ikerketa-zentroa SIMFAL (Assembly Planning and Simulation of an Aircraft Final Assembly Line) deritzon proiektua koordinatzen ari da, robotika kolaboratiboaren laguntzaz hegazkinen barruko muntaketa-katea optimizatzeko asmoz.

 

Gaur egun, aireontzietako kabinetako eta zama-guneetako osagaien zati handi bat eskuz eta prozesu konplexuen bitartez egiten da.

 

Automatizazioan izandako azken aurrerapenek eta zenbait industria-sektoretan zabaltzen ari den informazio eta komunikazio teknologien erabilpenak, aireontzien barrualdeko muntaketa-lanetan langileek azken belaunaldiko robotekin koordinatuta jardungo dutela iradokitzen dute. Hala ere, muntake-kate horien antolaketa ez da batere erraza, leku txikietan koordinazio handiaz jardutea eskatzen baitu.

 

Eragozpen horiek guztiak gainditu nahian, SIMFAL ekimena errealitate birtualaz eta errealitate areagotuaz baliatuko da, robotei eta gizakiei muntaketa-katea era eraginkorrean osatzea ahalbidetuko dieten formula berriak bilatzeko asmoz.

 

 

Ceit-IK4 ikerketa zentroaren aurkezpen bideoa



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke