Pertsona eta roboten arteko ingurune kolaboratiboak 4.0 Industria optimizatzeko

2017ko Uztaila 11,

Proiektua erronketako baten aurkeztutako 15 ekimenetako bat eta saria jaso zuena izan zen.

UPV/EHU-k Ik4-Tekniker-ek eta Ulma-k saria jaso dute EUROC proiektuan, banaketa zentroetan eskaerak prestatzeko soluzio bat garatzeagatik

 

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), IK4-Tekniker euskal zentro teknologikoak eta Gipuzkoako Ulma konpainiak osatzen duten partzuergoari, EUROC (European Robotics Challenges) proiektuan saria eman diote, banaketa zentroetan, eskaeren prestaketa automatizatura bideratutako robot kolaboratibo baten prototipo bat garatzeagatik.

 

Partzuergoko kideek, 4.0 Industriaren testuinguru berrian, ingurune kolaboratiboa lortzeko aukera ematen duen robotikaren soluzio bat garatu dute, lantokian oztopo fisikoak ezabatzen dituena eta industria-prozesuetan segurtasuna bermatzen duena.

 

Euskal entitateek garatutako proiektua, European Robotics Challenges-en heldutako robotika kolaboratiboaren erronketako baten aurkeztutako 15 ekimenetako bat eta saria jaso zuena izan zen.

 

“Partzuergoa osatzen dugun entitateen arteko lankidetza oso positiboa izan da. Gutariko bakoitzak, gaiaren inguruko gure ezagutza onena eman dugu eta, azkenean, emaitza oso pozgarria izan da, 4.0 Industria kontzeptuaren eta robotika kolaboratiboaren proiektuaren garapenerako pausu handia suposatu duelako”, azaldu du Informatika fakultateko irakasle eta UPV/EHU-ko robotika era sistema autonomoen ikerkuntza taldeko kide Basilio Sierrak.

 

Partzuergoak, prototipoaren garapenaren eskutik, robotika kolaboratiboak inguru industrialetan duen garrantzia azpimarratu du. “Eskaintzen duen malgutasunak, ekoizpen aldakorreko baldintzetan dauden aplikazioei heltzeko aukera ematen du, aldaketei egokitzeko gai den eta industriaren etorkizunerako ezinbesteko teknologia bihurtuko den inplementazio errazago eta arinago bat ahalbidetuz”, gaineratu du IK4-Tekniker-eko robotikako arduradun Loreto Susperregik.

 

 

 

Robot kolaboratibo baten prototipo baten bideoa


Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke