Robot adimendunak, industriaren lehiakortasuna hobetze aldera

2017ko Apirila 03,

Proiektuak robot adimendunak, modularrak eta moldagarriak diseinatuko ditu

IK-4 Ideko zentro teknologikoa, eginbehar anizkoitzak betetzeko gaitasuna duen kontzeptu robotiko berria garatzea helburu duen europar proiektu bateko buru da

 

Fabrikazio industriarentzako robot kontzeptu berriak garatzeko asmoz, IK4-Ideko zentro teknologikoak Coroma europar proiektua koordinatzen ari da. Ekimenak, industria- prozesu anizkoitzak betetzeko gaitasuna izan dezaketen robot adimendunak, modularrak eta moldagarriak diseinatzea du helburu.

 

Proiektuak, aeronautika, itsasontzi eraikuntza edo energiaren sorkuntza bezalako sektoreetara bideratutako eta metalezko eta konposatutako materialezko piezen fabrikaziora zuzendutako hiru aplikazio robotiko desberdin garatuko ditu. Sistemaren modularitateak, manufaktura- ekintza desberdinen ekoizpen errekerimenduetara egokitzea ahalbidetuko du.

 

Horretarako, sistema, interfaze soil batez hornituko da, robotek, giza- operatzailearen programaziorako gutxieneko ahalegina behar duten oinarrizko komandoak jaso ditzaten. Ildo honetan, proiektuaren ekipo teknikoak gizakia- robota interfazearen diseinua programazio azkarreko diseinua izan dadin lan egingo du.

 

Robotaren kontzeptu berria lankidetza izaera izango du eta beste ekipo batzuekin elkar eragiteko eta gizaki zein beste makinen presentziaren aurrean automatikoki erreakzionatzeko gai da. Horrez gain, sistema, aurreko esperientzien ikasketaren bitartez bere errendimendua areagotzeko aukera izan dadin konfiguratuta egongo da.

 

2016 urte bukaeran martxan jarri eta 2019ko urrian bukatuko den ekimenak 7 milioi euroko aurrekontua du. Proiektuaren partzuergoa hamaika enpresek, bi ikerkuntza zentrok eta zazpi herrialdetako hiru unibertsitatek osatzen dute. Horien artean, Soraluce makina erreminta euskal fabrikatzailea.

 

 

COROMA proiektuaren aurkezpen bideoa



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke