Reiner-ek zabalkunde internazionalaren aldeko apustua egin du Mexikon ezartzearekin

2017ko Uztaila 19,

2012. urtean, Reiner-ek Poloniako Miekinia hiribilduan fabrika bat irekiz ekin zion

Gipuzkoar enpresak 3 milioi inbertituko ditu ekoizpen instalazio baten irekieran

 

Etxetresna elektrikoen sektorerako eta automobilgintzarako injekzio bitartez plastikozko piezak fabrikatzean espezializatutako Reiner gipuzkoar enpresak, nazioartekotzearen aldeko apustua indartuko du, Mexikon fabrika berri bat irekita.

 

Mexiko Hiriaren ipar-mendebaldean kokatutako Querétaro mexikar estatuan kokatutako instalazioak, automobilgintza sektorerako plastikozko piezak fabrikatzeari ekingo dio.

 

Deban egoitza duen konpainiak, 12 euroko finantzazioa eskainiko duen Espainiako Garapenaren Finantzazio konpainiaren (gaztelaniazko Cofídes) babesa izango du, entitatearen oharraren arabera. Guztira, Reiner-ek ia 3 milioi euro inbertituko ditu, instalazio berria martxan jartzean.

 

Mexikar fabrika, euskal konpainiak Gipuzkoan eta Polonian dituen bi ekoizpen instalazioei gehituko zaizkio, beti ere, ekoizpen prozesuak optimizatu eta nazioarteko bezeroen beharrak asebetetzeko asmoz.

 

2012. urtean, Reiner-ek Poloniako Miekinia hiribilduan fabrika bat irekiz ekin zion bere zabalkunde internazionalari. Proiektu honek gainera, Espainiako Garapenaren Finantzazio konpainiaren babesa izan du.

 

1928an sortutako gipuzkoar enpresak gaur egun 93 enplegatu ditu guztira eta automobilgintzan eta medikuntzan espezializatutako bi sail ditu.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke