Politika sozialak birpentsatuz

2017ko Martxoa 29,

cartel del seminario SIIS
Mintegia San Telmo Museoan izango da apirilaren 7an.

SIIS erakundeak mintegi bat antolatu du politika publikoetako eredu berriei buruz eztabaidatzeko.

 

Zahartze demografikoa, produkzio ereduaren aldaketak, zaintzaren inguruko premia berriak edota gazteentzako etorkizuneko lan aurreikuspenak, faktore horiek eragina dute gizarte garatuetan, baita ere euskal gizartean. Lurralde asko hasiak dira politika sozialen eredu berriak sortzen, horrelako erronkei erantzuteko. “Ezinbestekoa da politikak birplanteatzea”, azaldu du Joseba Zalakainek, SIIS erakundeko zuzendariak, “batzuek murrizketak erabili dituzte, beste batzuek, aldiz, inbertsio sozialeko eta aurre-banaketako paradigmak jarraitu dituzte, hau da, prebentzio politikak aukeratu dituzte, politika aringarriak aplikatu beharrean”.

 

SIIS –Eguía-Careaga Fundazioko Dokumentazio eta Ikerketa Zentroak bultzatu du Repensar las políticas sociales liburua, Joseba Zalakain eta UAMeko Borja Barragué irakaslearen koordinaziopean. Argitalpen horretan, hainbat autorek inbertsio sozialaren eta aurre-banaketaren paradigmak aztertzen dituzte, gehiago ikasteko beren aukera eta mugei buruz. Datorren apirilaren 7an, SIISek mintegi bat antolatu du liburua aurkezteko, egile batzuekin batera. Ekitaldian orobat parte hartuko dute hainbat erakunde publikotako ordezkariek eta politika sozialen analisian adituak diren pertsona zenbaitek. “Asmoa da Euskadin esparru horretan lanean ari diren pertsonek ikuspegi horien zergatia aurkeztea, alderdi positiboak eta negatiboak erakustea eta eztabaida bat sortzea” azaldu du SIISeko zuzendariak.

 

Jardunaldia Donostiako San Telmo Museoan egingo da. Mintegian hiru hitzaldi eskainiko dira, hizpide hartuko direlarik inbertsio soziala eta aurre-banaketa, krisiak mugikortasun sozialean eragindako zailtasunak eta desberdintasuna Euskadin. Ondoren, mahai-inguru bat egingo da liburuaren idazle batzuekin eta Euskadiko politika sozialak diseinatzen eta planifikatzen dituzten pertsonekin.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke